Egipto Afrikako bigarren herrialde garatuena da. Pandemiari koadro makroekonomiko onbideratu batekin aurre egin ahal izan dio. Herrialdeko inbertsioa itzultzen ari da, atzerriko enpresei aukera handiak eskaintzen dizkien ekonomia dibertsifikatuari esker. Esportaziorako potentzial handiak, produktu europarraren ospeak eta gobernuak hazkundea eta partaidetza pribatu handiagoa bultzatzeko abian jarritako 2030erako Ikuspen Planak herrialde horrekiko interesa areagotu dute.
Webinar honen bidez, gaur egungo Egiptoko ekonomiaren errealitatean, inbertsio aukeretan eta euskal enpresek bertan inbertitzeko duten interesa haztea eragiten ari diren arrazoietan murgildu ahal izango zara. Akram El-Hosseiny Basque Trade & Investment-eko aholkulariak Egiptoko merkatuaren egoera eta epe ertainera erakusten dituen perspektibak partekatuko ditu bertaratutakoekin.
Programa
10:00 Aurkezpena
Lucía de Artaza, Bilboko Merkataritza Ganberako Nazioartekotze teknikaria
10:10 Merkatu egoera Egipton. Covid-19 neurriak eta epe ertainerako perspektibak
Akram El-Hosseiny, Basque Trade & Investment aholkularia
10:30 Nazioarteko ordainketen legea Egipton 2022. Central Bank of Egypt
Luis Aspe Sagarna, CAIXABANK Errep. Office Cairon
10:50 Galde-eskeak
Nori zuzendua
Egipton sartzeko interesa duten euskal enpresetako kudeatzaileei, merkataritza-arduradunei eta/edo esportazio-arduradunei zuzendutako webinga.