Familia-enpresetan erronka nagusietako bat familia- eta enpresa-interesen gainjartzea da. Horrek funtsezkoa bihurtzen du gobernu-egitura argi eta ondo definituak izatea. Familia-enpresa sortu eta lehen urteetan, familia, ondarea eta enpresa estuki lotuta egoten dira, erabakiak hartzeko prozesuan nahasmena sortuz. Denborarekin, enpresa eta familia eboluzionatzen doazen heinean, gomendagarria da Administrazio Kontseilu bat eratzea kudeaketa enpresarialera bideratzeko. Ondoren, Familia Kontseilu bat ezartzea komeni da, enpresan eta familiaren ondarean eragina duten gaiak eztabaidatu eta kudeatzeko.
Funtsezkoa da kontseilu bakoitzaren rola argi zehaztea gatazkak saihesteko eta gobernantza eraginkorra bermatzeko. Administrazio Kontseiluak estrategia enpresarialaz, inbertsioez eta enpresaren gainbegiratzeaz arduratzen da. Bestalde, Familia Kontseilua organo borondatezkoa da, eta bere helburua familiako harremanak sendotzea eta belaunaldiarteko jarraipena bermatzea da. Kudeaketa ona lortzeko gakoa da gai familiarrak ez eztabaidatzea Administrazio Kontseiluan, baizik eta horiek Familia Kontseiluan lantzea.
Programa
- Familia-enpresetako gobernu-organoak: zeintzuk dira eta zertarako balio dute?
- Administrazio Kontseilua, Familia Kontseilua, Familia Batzarra eta Aholkularitza Kontseilua: definizioa eta funtzioak.
- Gobernu-organoak modu eraginkorrean antolatzeko gakoak eta gidalerroak.
- Noiz eta zertarako ezarri gobernu-organo pluripertsonalak familia-enpresan.
- Familia-enpresetako gobernu-organoen funtzionamendu-ereduak.
- Administrazio Kontseilurako eta Familia Kontseilurako araudi-tipoak.
- Ondorioak eta galdera-erantzunen saioa.
Helburuak
Saio honetan gobernu-organoen eraginkortasuna neurtzeko eta ebaluatzeko beharra landuko da, bereziki kontseilarien inplikazio-maila eta funtzionamendu egokia (nola prestatzen diren, nola parte hartzen den…). Helburua da hobekuntzak proposatzea eta gobernantza eboluzionatzeko bideak identifikatzea.
Nori zuzendua
Familia-Enpresa edo Enpresa Multifamiliarren sortzaileei, baita Familia Enpresariako kide diren eta Gobernu eta Kudeaketa Organoetako kide diren edo izango diren pertsonei ere.