Eragiketa triangeluarretan hainbat enpresak edo eragilek parte hartzen dute (hiru edo gehiagok) – Fabrikatzailea, bitartekaria/k eta azken bezeroa –. Baina horien ezaugarri nagusia da eragiketa horietan merkantzia zuzenean garraiatzen dela jatorritik helmugara, bitartekariaren herrialdetik igaro gabe.
Eragiketa triangeluar batean oinarrizkoa da berez operatiboa izatea, fiskalitateaz, dokumentu-kudeaketaz eta logistikaz gain; izan ere, planteamendu txar batek eragiketa gaizki konpontzea ekar dezake. Pentsatzen eta planifikatzen ematen dizugun denbora guztia gerora aurreztuko dugu, gerora sortutako arazoak konponduz, diruari dagozkionak, aurreikusi eta inori egotzi ez dizkiogun kostuengatik. Planifikatu behar dugu, egiaztatu nor diren alderdiak, zein herrialde dauden tartean, zer dokumentazio aurkeztu behar den. A priori errazak diruditen alderdiak, baina gaizki ulertuek buruhauste bat baino gehiago eman diezaguketenak.
Eragiketa triangeluarrak badituzu edo proposatu badizkizute eta, hain zuzen ere, gaizki egiteko beldurragatik baztertu badituzu, hau da zure tailerra. Datorren urriaren 18an base bat izaten lagunduko dizugu, eragiketa triangeluarrei erraztasun handiagoz aurre egin ahal izateko. Hori guztia jardunaldi dinamiko eta arin honen bidez, non teoria eta praktika elkarren eskutik joango diren. Triangelu-formako eragiketa batean benetan zer den garrantzitsua ikasiko duzu, baita eragiketak nola konpondu ere, zure enpresak eragiketa bakoitzean duen posizioaren arabera.
Nori zuzendua
Esportazioko profesionalak eta euskal enpresetako finantza/administrazioko sailak.
Nazioartekotzeko aholkularitza-enpresak kanpo utzita.
Hizlaria
Gemma Fernández de Larrea Torrecilla (LinkedIn)
Zuzenbidean eta Ekonomian lizentziatua. Nazioarteko Merkataritza Masterra. 20 urte baino gehiago daramatza TACEX by ATEn aholkulari.
Izena-ematea
Partaidetza-kostua: % 100 diruz lagundua (euskal enpresentzat bakarrik)
Bultzatzen dute