Home/Enpresak/Nazioartekotzea/Kanpo-merkataritza/Esportaziorako kreditu-asegurua, ez ordaintzeko arriskua saihesteko
Loading Ekitaldiak
ekitaldia hau dagoeneko gertatu da.

Esportaziorako kreditu-asegurua, ez ordaintzeko arriskua saihesteko

Cámarabilbaok Basque Trade & Investment-ekin lankidetzan antolatutako online jardunaldia. Bertan, kanpo-merkataritzako eragiketen arriskuaren kudeaketa aztertuko da, pandemiaren osteko testuinguruan.

Azken urteotan, munduko ekonomia hainbat faktorek aldatu dute, eta horiei COVID-19ak eragindako pandemia gehitu behar zaie. Fernando Aguirrek jakitera emango du nola jarraitu esportatzen ziurgabetasun-egoera berri batean eta arriskuak arintzeko CESCEren tresnak.

Nori zuzendua

ETEen gerenteak, euskal enpresen Kanpo Merkataritzaren, Merkataritzaren, Administrazioaren eta Finantzen arduradunak.

Hizlaria

Fernando Aguirre

CESCEko iparraldeko lurraldeko zuzendaria

Ekonomia lizentziaduna, 1993an CESCEn sartu zen. Beti Bilboko bulegoari atxikita, 2021eko urtarrilean Iparraldeko Lurralde Zuzendari izendatu zuten, berregituraketa berriarekin Euskadi, Nafarroa eta Errioxa hartzen dituena.

Edukiak

  • Kanpo merkataritzako eragiketen arriskuak
  • CESCE tresnak

Egitaraua

10:00 Aurkezpena

Arantza San Salvador del Valle, Nazioartekotze teknikaria Cámarabilbaon

10:05 Arriskuaren ikuspegia Covid-19ren ondorengo aroan

Fernando Aguirre, CESCEko iparraldeko lurraldeko zuzendaria

10:50 Galderen txanda

Partaidetza kostua

Euskadiko Nazioartekotze Agentziak 100%-ean diru lagunduta

Izena ematea

Jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak erabiliko ditugula zure eskaera ezapidetzeko eta intereseko merkataritza-komunikazioen bidalketa kudeatzeko. Cámarabilbaok 10 urtez gordeko ditu datu horiek, baja eskatzen ez duen bitartean. Eskatutako zerbitzuekin zerikusia duten erakunde laguntzaileei laga ahal izango zaizkie. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, mugatzeko, ezabatzeko, transferitzeko eta aurka egiteko eskubideak erabiltzeko: lopd@camarabilbao.com. Erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan.
 

Go to Top