Home/Familia-enpresa/Familia Enpresa profesionalizatzea: Administrazio-kontseilua
Loading Ekitaldiak
ekitaldia hau dagoeneko gertatu da.

Familia Enpresa profesionalizatzea: Administrazio-kontseilua

Gobernu Korporatibo Ona erronka kritikoetako bat da erakunde guztientzat, baita familia enpresentzat ere, erakundeen lehiakortasun-faktore gisa.

Izan ere, azken hamarkadetan, gero eta arauketa-eskakizun handiagoa dago, eta, horren ondorioz, administratzaileek eta kontseilariek nahitaez ezagutu eta arduraz bete behar dituzte eska dakizkiekeen betebeharrak.

Horregatik, ikusten dugu profesionalizazioa eta kudeaketa aurreratua erakundearen arlo guztietan landu behar direla, Administrazio Kontseiluetan barne. Horrela Gobernu-organoak kudeaketa aurreratuko irizpideak exijitu eta emateko moduan egongo dira.

Jardunaldi honetan, Familia Enpresa profesionalizatzeko eta ondorengotza-prozesu arrakastatsuetan laguntzeko Administrazio Kontseiluarekin erlazioa duten tresnak eta irizpideak lantzen eta partekatzen saiatuko gara.

Programa

  1. Familia Enpresaren Gobernurako eta Administratzeko era ezberdinak: kontuan hartu beharreko elementu garrantzitsuak.
  2. Administrazio Kontseilu aktiboa garatzeko arrazoiak (gainerako legezko aukeren aurrean). Nola optimizatu Organo horiek.
  3. Zergatik dira garrantzitsuak Administrazio Kontseiluak eta zeintzuk dira egin beharreko jarduera garrantzitsuak?
  4. Administratzaileen eta kontseilarien eginkizunak, betebeharrak eta erantzukizunak
  5. Familia Enpresa Profesionalizatzeko beharrezkoak diren tresnak eta irizpideak.

Helburuak

  • Familia Enpresak eta Enpresa Txiki eta Ertainak gobernatzeko era ezberdinak aztertzea. Administrazio Kontseiluak beste formula batzuen aldean dituen alde onak eta txarrak aztertzea.
  • Familia Enpresako kontseilarien eta administratzaileen erantzukizunak ezagutzea.
  • Gobernu korporatibo onerako gako praktikoak ematea prestasunari, aurrerapenari eta balioaren ekarpenari dagokienez. Karguan jarduteagatik etorkizunean gerta daitezkeen arriskuak eta kontingentziak minimizatzen laguntzeko, eta administratzaileen posizioa bermatzeko.
  • Tresna praktikoekin lan egitea, ETEak eta Familia Enpresak profesionalizatzen eta haien Gobernu Korporatibo Ona lortzen laguntzeko.

Nori zuzendua

Jardunaldi hau Enpresadun Familiako eta Familia Enpresako kideei zuzenduta dago. Sortzaile, egungo edo etorkizuneko Kontseilari, jabe/akziodun edo ondorengoei.

Horrelako jardunaldietan Familia edo Erakunde bereko kide ezberdinak bertaratzea oso interesgarria da. Are gehiago, belaunaldi desberdinetakoak badira, eta erakundean eta familian erantzukizun maila eta leku ezberdinak badituzte.

Hizlaria

Maider Barahona

OTEIC Taldeko Lege eta Familia Enpresa Arloko Arduraduna

Izen-ematea

Izena-emateko epea itxita.

Go to Top