Home/Familia-enpresa/Familia-enpresan belaunaldiak konektatzea. Gatazkak gainditu eta talentua sustatu
Loading Ekitaldiak

Familia-enpresan belaunaldiak konektatzea. Gatazkak gainditu eta talentua sustatu

Belaunaldi-aniztasuna aberastasun iturri da kudeatzen jakiten duten enpresentzat. Baina benetan egokitu al gara garai berrietara? Nola egiten diogu aurre belaunaldi ezberdinen arteko elkarbizitzari? Zein estrategia erabiltzen ditugu hori kudeatzeko?

Gaur egun, enpresa askotan lau belaunaldi batera bizi dira: Baby Boomer-ak, X Belaunaldia, Millennialak eta Z Belaunaldia.

Hitzaldi honetan, gure familia-enpresek gaur egun dituzten erronkei aurre egiteko erantzunak aztertuko ditugu, belaunaldi arteko elkarbizitza modu eraginkorrean kudeatzen ikasiz. Horretarako, funtsezko gai hauek landuko ditugu:

  • Nola hobetu belaunaldien arteko komunikazioa?
  • Nola kudeatu itxaropen desberdinak?
  • Zein dira talentua atxikitzeko estrategiarik onenak?
  • Nola gidatu belaunaldi anitzeko taldeak modu eraginkorrean?
  • Nola bermatu familia-enpresaren jarraitutasuna eta etorkizuneko liderren garapena

Go to Top