Home/Familia-enpresa/Familia-enpresetako oinordetza prozesua ikuspegi estrategiko eta fiskaletik
Loading Ekitaldiak

Familia-enpresetako oinordetza prozesua ikuspegi estrategiko eta fiskaletik

Enpresen jabetzaren oinordekotza erronka estrategikoa da, eta azken urteotan familia-enpresa txiki eta ertainek gero eta gehiago egin behar izan diote aurre. Prozesu hau abiatzeko arrazoi ohikoenak honako hauek izaten dira:

  • Bizitza osoan sortu eta garatutako negozioari jarraitutasuna ematea.
  • Bertan lan egiten duten pertsonen (familia-kideak eta/edo langileak) enplegua eta segurtasuna bermatzea.
  • Egindako esfortzua ekonomikoki kapitalizatzea.

Kasurik gehienetan, ez dago oinordekotza-prozesuari aurre egiteko alternatiba egokirik, izan barneko aukeren faltagatik (familia-ingurunea eta/edo enpresako langileak, zuzendaritza-taldea barne), izan hirugarren ezezagun batek enpresa eskuratzeak sortzen dituen zalantzen ondorioz.

Edozein dela abiapuntuko egoera, jardunik eza ez da inoiz aukera bat, prozesu hauek behar bezala gauzatzeko denbora asko behar baitute.

Jardunaldi honen helburua hainbat gako eskaintzea da, abiapuntua ondo kokatzeko, alternatiba estrategiko ezberdinen alde onak eta txarrak baloratzeko (familia edo zuzendaritza bidezko oinordekotza, negozioen banaketa, fusioa, salmenta edo kapital arriskuaren sartzea) eta bereziki horietako bakoitzak dakartzan zerga-ondorioetan sakontzea.

Go to Top