Home/Familia-enpresa/Familia enpresetan merkataritza-ekintza digitalak indartu
Loading Ekitaldiak
ekitaldia hau dagoeneko gertatu da.

Familia enpresetan merkataritza-ekintza digitalak indartu

Inork ez du zalantzan jartzen Interneten eraginkortasuna, merkataritza-lana optimizatzeko osagarri gisa. Baina, ba al dakigu nondik hasi? Erreminta digitalek negozioa erakartzeko duten baliagarritasuna ezagutzen al dugu ala komunikatzeko duten balio baino ez dugu ezagutzen?

Internetek eskaintzen digun kapilaritatea eta abiadurari esker, estrategia digitalak eta merkataritza-estrategia tradizionalak ondo konbinatzeak negozio-aukera berriak aztertzeko eta lortzeko prozesua asko hobetzen du.

Jardunaldi honetan, merkataritza-estrategia digitalak beren merkataritza-eragiketa tradizionaletan integratu dituzten enpresen kasu errealak aztertuko ditugu. Oso emaitza onak lortu dituzten enpresen adibideak (lortutako negozio-aukera kualifikatuak gehitu, eskaintzak gehitu eta eskaerak gehitu).

Programa

  • Hasieratik hasiko gara: ba al dago merkaturik Interneten nire enpresarentzat? Non eta nola aztertu.
  • Marketin digitala: Emaitza ukigarrietara eta emaitza ukiezinezkoetara bideratuta.
  • Nolakoa da merkataritza/marketin arduradunaren figura merkatu digital horri dagokionez? Funtzio katalizatzailea eta integratzailea.
  • Familia Enpresetako merkataritza-taldeen jarrera: horrelako proiektuetan sortzen diren eragozpenak eta zalantzak.
  • Aginte-koadro bat sortu merkataritza-ekintza digital berrien emaitzak neurtzeko eta, aldi berean, ekintza berri horiek merkataritza-ekintza tradizionalen errendimenduaren aginte-koadroan integratu.
  • Internet merkataritza-estrategia tradizionalean integratu duten B2B enpresen kasu errealak.

Nori zuzendua

Familia enpresetako enpresaburu, bazkide, gerente eta kudeaketan erantzukizunak dituen beste edonori. Familia enpresa eta enpresa txiki eta ertaineko sail finantzario, erosketa, salmenta, biltegi eta ekoizpen sailetako arduradunei.

Hizlaria

Lucía Celles

WEROIko Negozio Garapeneko zuzendaria

Izen-ematea

Jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak erabiliko ditugula zure eskaera ezapidetzeko eta intereseko merkataritza-komunikazioen bidalketa kudeatzeko. Cámarabilbaok 10 urtez gordeko ditu datu horiek, baja eskatzen ez duen bitartean. Eskatutako zerbitzuekin zerikusia duten erakunde laguntzaileei laga ahal izango zaizkie. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, mugatzeko, ezabatzeko, transferitzeko eta aurka egiteko eskubideak erabiltzeko: lopd@camarabilbao.com. Erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan.
Go to Top