Tailer honetan, bertaratutakoei kontabilitate-ereduari buruzko oinarrizko ezagutzak emango zaizkie, kontabilitate-aditu izan beharrik gabe, finantza-egoerek ematen dituzten funtsezko kontzeptuak identifikatzeko eta interpretatzeko gai izan daitezen.
Programa
Zehazki, hauek dira lantzen diren alderdi nagusiak:
- Kontabilitate-prozesua: enpresak egindako transakzioek sortutako eragiketak ezagutzea eta baloratzea.
- Urteko kontuak egiteko oinarrizko alderdiak: balantzea, galera eta irabazienkontua eta memoria
- Urteko kontuak kontabilitate-analisiaren oinarri gisa
Nori zuzendua
Familia enpresarioetakoak diren pertsonak eta familia-enpresaren kudeaketan erantzukizunak dituzten pertsonak, baina kontabilitate- eta finantza-ezagutzarik ez dutenak; horrek urteko kontuetatik ondorioztatzen den informazioa ulertzea eragozten die.