Home/Enpresak/Nazioartekotzea/Misio komertzialak/Hegoafrikako Merkataritza Misioa
Loading Ekitaldiak
ekitaldia hau dagoeneko gertatu da.

Hegoafrikako Merkataritza Misioa

Eusko Ganberek, Basque Trade & Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziarekin lankidetzan, merkataritza-prospekzioko jarduera hau antolatzen du Hegoafrikan merkatua dibertsifikatzeko eta irekitzeko interesa duten enpresa guztientzat. Misio komertziala 2023ko azaroaren 6tik 10era egingo da.

Zer abantaila eskaintzen dizkizu misio komertzial honetan parte hartzeak?

  • Enpresak herrialdean dituen produktu/zerbitzuen potentziala eta mugituko diren ingurune lehiakorra tokian bertan berrestea.
  • Nazioartekotze-prozesuetan aditua den talde baten banakako aholkularitza eta laguntza.
  • Taldean bidaiatzearen eta ezagutzak trukatzearen onura.
  • Erraztasunak bidaiaren logistikan.
  • Aldez aurreko bilera informatiboa, bisita komertziala herrialdeko kultura kontuan hartuta ezagutu eta egokitu ahal izateko.

Aukera-sektoreak

Hegoafrikako sektore interesgarriak hauek dira: energia berriztagarriak, ur-azpiegiturak, gas-azpiegiturak, ekipo-ondasunak. Automobilgintzako osagaiak, elikagaiak prozesatzeko eta enbalatzeko makineria, fluidoak kudeatzeko makineria, nekazaritzako makineria, meatze-industriarako makineria.

Nabarmentzekoa da Hegoafrikak duen papera eskualdean sartzeko ate gisa.

Hegoafrikako sektore interesgarriei buruzko informazioa zabaldu dezakezu hemen.

Inskripzioa

  • Izena emateko epea: 2023ko uztailaren 31ra arte.
  • Izena emateko kuota: 500 €+ % 21 BEZ
  • Plaza mugatuak, inskripzioak jasotzeko ordena zorrotzari jarraituz.
  • Inskripzioarekin batera kuota ordaindu izanaren egiaztagiria aurkeztu behar da.
  • Ez eman onartutzat zure inskripzioa, jaso izanaren agiria jaso arte.

Bidaia-poltsa

  • 1.250,00 € enpresa bakoitzeko, lan-agenda eskatzen dutenentzat soilik.
  • OHARRA: Lan-agenda eskatzen duten enpresek bakarrik eskuratu ahal izango dute bidaia-poltsa.
    Jardueretan parte hartzen duten enpresei transferitzen zaizkien zenbatekoak minimis laguntzatzat hartuko dira, Europar Batasunaren 1407/2013 Erregelamenduarekin bat etorriz, eta Erregelamenduak berak aurreikusten duen egoera horren berri izan beharko dute.

Izena emateko eskaera

Jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak erabiliko ditugula zure eskaera izapidetzeko eta komunikazio komertzial interesgarrien bidalketa kudeatzeko. Cámarabilbaok 10 urtez gordeko ditu datu horiek, baja eskatzen ez duen bitartean. Eskatutako zerbitzuekin zerikusia duten erakunde laguntzaileei laga ahal izango zaizkie. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, mugatzeko, ezabatzeko, eramateko eta aurka egiteko eskubideak erabiltzeko: lopd@camarabilbao.com. Erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan.

Go to Top