Webinar honetan, Kolonbiako egungo egoera eta euskal enpresentzat aukerak eskaintzen dituzten sektore estrategikoak aztertuko dira. Halaber, Latinoamerikako merkatu horretan produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeko funtsezko alderdiak erakutsiko dira.
Kolonbiak Latinoamerikako hirugarren biztanle ugariena du, 52 milioi biztanle baino gehiagorekin.
Euskal enpresentzako aukera-sektoreen artean honako hauek nabarmentzen dira: energia berriztagarriak, nekazaritza-industriako teknologiak, IKT sektorea, bioteknologia eta gailu medikoak, automobilgintzarako makineria eta erreminta, kimika, ehungintza, etab.
Jardunaldia Cámarabilbaok irailaren 23tik 27ra antolatzen duen Kolonbiarako Misio Komertziala dela eta antolatu da, Basque Trade and Investment eta Eusko Ganberekin elkarlanean.
Norentzat
Kolonbian sartzeko interesa duten euskal enpresen merkataritzako eta/edo esportazioko arduradunak.
Programa
- Ongietorria eta aurkezpena.
Arantza San Salvador del Valle, Nazioartekotze Saila, Bilboko Merkataritza Ganbera - Aukera komertzialak Kolonbian. Kolonbian ezarritako euskal enpresen esperientzia.
Natalia Duarte, Kanpo Merkataritzan aditua, Espainiako Merkataritza Ganbera Kolonbian
Carolina Rosales, Invest in Cartagena-ko zuzendaria
Cristian Palacio, Elecnor-en negozio-garapeneko kudeatzailea - Galderak.
- Mexiko-Kolonbia Merkataritza Misioari buruzko informazioa.