2023ko martxoaren 29tik 31ra Bolonia hirian, MecSpe azokaren edizio berria egingo da, industria azpikontrataziora bideratua. MecSpe Italiako sektorearen erakuslehio nagusia da eta Europako azpikontratazio industrialaren ekitaldirik aurretauenetako bat.
MecSpe manufaktura-industriako berrikuntzei eskainitako ekitaldi nagusia da. 2023ko hitzordua aukera garrantzitsua izango da bisitariek eta erakusketariek industria-prozesuen arloko teknologia berritzaile nagusiak ezagutzeko. Teknologia berritzaile horiek BolognaFiere-ra hurbilduko dira, MecSpe azoka egingo den gunera.
Euskal Ganberak, Basque Trade & Investmentek lagunduta, edizioan izango dira euskal industria azpikontratazioari buruzko informazio stand batean. Azokan parte hartu nahi duten euskal enpresei honako aukera hauek emango dizkuegu:
- Zuzenean aurkeztu nahi badira, azoka kudeatzeko laguntza logistikoa emango diegu.
- Azokara joateko asmoa badute, stand hori beren bisitaren “gune nagusi” gisa erabiltzeko aukera emango diegu, eta azokan zehar bilerak egiteko erabili ahal izango dute.
- Aukera izango dute bere katalogoak stand horretan izango dugun katalogoen erakusgarrian aurkezteko, kuota txiki bat ordainduta.
Izena-ematea
MecSpe 2023 azokan izena ematea eska dezakezu formulario honen bidez. Izena emateko epea 2023ko martxoaren 15ean amaituko da.