Irailaren 24tik 27ra Micronora feria ospatuko da Besançonen, mikroteknologien eta doitasun-teknologien sektoreari eskainitako erreferentziazko azoka Europan.
Euskal Ganberen Azpikontratazio Poltsak, Basque Trade & Investment-en laguntzarekin, azoka honetan izango dira gure enpresa azpikontratistentzako merkatueremu berriak identifikatzeko informazio-stand batekin.
Azokan ordezkatutako jarduerak, Azpikontratazio Industrialaren, hornidura eta zerbitzu industrialen eta Makina Erremintaren barruan mikroteknologiekin eta doitasunteknologiekin zerikusia duten guztiak dira.
Azoka honetan parte hartu nahi duten euskal enpresei honako aukera hauek eskaintzen dizkiegu:
- Zuzenean erakutsi nahi izanez gero, laguntza logistikoa eskaintzen dizuegu azokaren aurreko kudeaketetan.
- Azoka bisitatu behar baduzue, zure bisitaren oinarrizko espazio gisa standa erabiltzera gonbidatzen zaituztegu, eta azokan bilerak egiteko erabil dezakezue.