Cámarabilbaok, Eusko Ganberekin lankidetzan eta Basque Trade & Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren laguntzarekin, merkataritza-prospekzioko jarduera hau antolatzen du Arabiar Emirerri Batuetan eta Qatarren merkatua dibertsifikatzeko eta irekitzeko interesa duten enpresa guztientzat.
Misioak aukera emango die enpresei eskualde honen egoera ezagutzeko eta beren negozioa merkatu berri horietara hurbiltzeko.
Arabiar Emirerri Batuak Golkoko bigarren ekonomia da, BPGren tamainagatik, nahiz eta hedadura txikia (83.600 Km²) eta populazioa (9,5 milioi biztanle inguru) izan. Herrialdeak jakin izan du Asiaren eta Europaren arteko bere kokapen estrategikoa aprobetxatzen, enpresa-plataforma gisa kokatuz hirugarren merkatuei ekiteko eta eskualdeko logistika-, garraio-, merkataritza-, finantza- eta azoka-gune nagusi gisa.
Arabiar Emirerria oso merkatu lehiakorra da aukera asko eskaintzen ditu sektoreetan: teknologia, osasuna, ura, iraunkortasuna eta nekazaritza.
Qatar herrialde txikia da, 3 milioi biztanle ditu eta munduko biztanleko 2. BPG handiena. Hedatzen ari den merkatua da, ekonomia oso irekia du eta inportatutako produktuetarako muga-zerga eta oztopo tekniko gutxi ditu.
Qatarrek kontsumo-ondasunak eta industria-produktuak inportatzen ditu, tokiko ekoizpena oso txikia baita sektore gehienetan. Atzerriko enpresarentzat erakargarria da eskaintzen dituen negozio-aukerengatik, batez ere garraio, hirigintza, hezkuntza, osasun eta higiezinen garapeneko azpiegituretan.
Zer abantaila eskaintzen dizkizu misio komertzial honetan parte hartzeak?
- Enpresak herrialdean dituen produktu/zerbitzuen potentziala eta mugituko diren ingurune lehiakorra tokian bertan berrestea.
- Nazioartekotze-prozesuetan aditua den talde baten banakako aholkularitza eta laguntza.
- Taldean bidaiatzearen eta ezagutzak trukatzearen onura.
- Erraztasunak bidaiaren logistikan.
- Aldez aurreko bilera informatiboa, bisita komertziala herrialdeko kultura kontuan hartuta ezagutu eta egokitu ahal izateko.
Aukera sektoreak
Sektore batzuk nabarmentzen badira ere, aukera ez dago horren mende, enpresak merkatuari emandako balioaren mende baizik. Hau da, enpresaren bereizketa-mailaren, produktuaren/zerbitzuaren proposamenaren eta merkatura egiten den hurbilketaren araberakoa izango da, baita herrialdean bezero eta/edo laguntzaile izan daitezkeenen interesaren araberakoa ere.
Arabiar Emirerri Batuak:
- Energia berriztagarriak (eguzki-energia, hidrogeno berdea, etab.).
- Osasuna (teknologia medikoa, ekipo medikoak, material kirurgikoa, produktu farmazeutikoak eta ospitaleen eraikuntza eta kudeaketa).
- IKTen softwarea eta zerbitzuak (honako hauekin lotutakoak: «blockchain», «IA adimen artifiziala» eta «hiri adimendunen garapena»).
- Ekipo elektrikoak.
- Eraikuntza/Industria astuna.
- Petrokimikoak eta sektore kimikoa.
- Plastikoa eta kautxua.
- Industriarako makineria eta ekipamenduaren fabrikazioa.
- Elikadura eta nekazaritzako industria.
Qatar:
2030erako ikuspegiaren esparruan, herrialdea ekoizpen-dibertsifikazioko prozesu batean murgilduta dago, eta aukera ematen die teknologia-, berrikuntza-, digitalizazio- eta balio erantsi handiko zerbitzu-sektoreei, besteak beste. Gainera, modako, kosmetikako eta habitateko luxuzko ondasunen merkaturako aukera izaten jarraitzen du
Aurreikusitako egutegia
- Bileren agenda: Enpresa misioan onartzen denean, interesa izan dezaketen enpresen agenda lantzen hasiko da profila betetzen duten enpresekin hitzorduak itxi arte. Hitzorduak prospekzio-bidaiaren egunen artean ezarriko dira.
- Prospekzio bidaia/Misio Komertziala: azaroaren 12tik 17ra. Lehen kontaktua egin eta interesa baieztatu ondoren, aurrez aurreko hitzordua itxiko da misio komertzialerako.
Aurreikusitako ibilbidea:
- Qatarrera lekualdatzea: azaroaren 12an.
- Lan bilerak Qatarren: azaroak 13 eta 14.
- Lan-bilerak Emirerrietan: azaroaren 15ean eta 16an.
- Bilbora lekualdatzea: azaroaren 17an.
Inskripzioa
- Izena emateko epea: apirilaren 27tik ekainaren 30era, edo plazak bete arte.
- Izena emateko kuota: 150 €+BEZ.
- Bileren agenda: 900 €+ BEZ. Horrez gain, herrialdeko marka-sektoreari buruzko informazioa, bazkide komertzialen identifikazioa eta agendaren prestakuntza jasotzen ditu.
Laguntza ekonomikoa
Misioa Nazioartekotzeko Euskal Agentziak – Basque Trade & Investment-ek babesten du, eta 1.250 euroko dirulaguntza zuzena du bidaia-poltsa gisa.
Plaza mugatuak direla eta, izena emateko hurrenkera hartuko da kontuan, eta lehentasuna izango dute merkatu horietara lehen aldiz hurbiltzen diren enpresek. Izena emateko epea amaitu ondoren berretsiko da plaza. Onartzen ez bada, izena emateko kuota itzuliko da.
*Dirulaguntza merkataritza-agenda kontratatzearen eta joan-etorrien mende dago.