Esportazio-prozesu bat egin aurretik, garrantzitsua da oinarrizko alderdi batzuk kontuan hartzea, arazoak saihesteko eta entrega bermatzeko.
Produktu motaren eta helmugako herrialdearen arabera, muga-zerga batzuk aplikatzen dira eta dokumentazio espezifikoa eskatzen da; horregatik, garrantzitsua da produktua ondo identifikatzea eta muga-zergen partida zuzena erabiltzea.
Era berean, kontuan izan behar ditugu helmugako herrialdeak dituen oztopoak, edo, aitzitik, merkataritza-akordio bat dagoen; kasu horretan, dagokion lehentasunezko jatorri-proba aurkeztu beharko dugu. Zerbitzuen kasuan, oztopo fisikorik egon ez arren, kontuan hartu beharreko zenbait atxikipen aplika daitezke.
Azkenik, prozesu logistikoari eta incoterma hautatzeko garrantziari buruzko alderdiak landuko ditugu (abantailak eta desabantailak esportatzailearentzat, esportatzailearen erantzukizuna, bulegoak jatorrian eta helmugan).
Edukiak
- Muga-zergen partida hautatzea.
- Sartzeko oztopoak produktuaren eta xede-herrialdearen arabera.
- Merkataritza-akordioak eta lehentasunezko jatorriko probak.
- Logistika-prozesuan saihestu beharreko gomendioak eta alderdiak.
Programa
09.30 – Aurkezpena eta edukiak
Maite Jaio, Bilboko Merkataritza Ganbera Nazioartekotzeko teknikaria
11.15 – Galderak
Nori zuzendua
Euskal enpresetako esportazio- eta administrazio-profesionalak.
Hizlaria
Maite Jaio (LinkedIn)
Bilboko Merkataritza Ganbera Nazioartekotzeko teknikaria