Batzuetan, beste herrialde batzuetako eragileekin eta banatzaileekin jarduten hasten da, horietan aplikatu beharreko araudia ezagutu gabe. Horren ondorioz, ez dira hitzartzen enpresarentzat onuragarriak izango liratekeen baldintzak, edo ondoriorik gabe geratzen diren klausulak hitzartzen dira, legearen aurkakoak direlako.
Aplikatu beharreko legea ezagutzeak eragina izan dezake itundu beharreko baldintzetan ez ezik, eragile egokia hautatzean ere. Eta are gehiago, agente komertziala kasu jakin batean figura egokia den.
Esperientzien tailer honek gai horiek jorratzea proposatzen du, hedapen komertzialetan erabaki egokiak errazteko.
Nori zuzendua
Euskal enpresetako esportazio-kudeatzaileak eta -arduradunak.
Hizlaria
Rocco Caira (LinkedIn)
Zuzenbidean doktorea. Jardunean dagoen abokatua. Irlandako ohorezko kontsula.
% 100eko diruz-lagundua (euskal enpresentzat bakarrik).