I+G+B nazioartezko laugarren jardunaldia abenduaren 2an ospatuko da eta “Enpresa txiki eta ertainentzako aukerak, ur-jauzi bidezko finantzaketaren bidez” izango du gai nagusi. Jardunaldia EAEko ETE eta startupetako pertsonei zuzenduta dago Europako Batzordearen (EB) mekanismo bat den Ur-jauziko finantzaketa ezagutu dezaten. ETEei eta startupei berrikuntza teknologikoak integratzen eta garatzen laguntzeko funts publikoak banatzeko finantzaketa da.
Funts horiek enpresen eskura jartzen dira, azken erabiltzaileek teknologia berriak har ditzaten bultzatzeko deialdien bidez. Mekanismo horren bidez enpresentzako laguntzen gehieneko aurrekontua aldakorra da, proiektu bakoitzaren helburuen arabera, baina itzuli beharrik gabeko dirulaguntzaren 60.000-250.000 euro ingurukoa izaten da.
Jardunaldi honen helburu nagusia EAEko enpresa txiki eta ertainei mailakako finantzaketaren mekanismoak eta metodologia ezagutaraztea da, eta, horretarako, euskal partaidetzaren deialdiak hurbilduko dira goiz, hurrengo seihilekoan. Gainera, jardunaldian zehar, euskal ETEen arrakasta-kasuak erakutsiko dira, EEN Basqueren laguntza-zerbitzuak zehaztuko dira eta deialdi horiek kudeatzen dituzten euskal erakundeei zalantzak kontsultatzeko aukera eskainiko zaie.
Informazio-saioaren ondoren, erakunde interesdunek alde biko bilera bat eskatu ahal izango dute aurkeztutako mailakako finantzaketa-proiektuen arduradunekin. Deialdiren batean interesa izanez gero, izena emateko formularioko informazioa bete beharko da, dagokion deialdia identifikatuz. Betetako inprimakiak jasotzeko azken eguna azaroaren 28a izango da.
Programa
Cristina Oyón, Teknologia, Berrikuntza eta Iraunkortasuneko zuzendaria. SPRI.
CLEANHYPRO: Hidrogenoa garbi ekoizteko elektrolisi-materialen berrikuntza irekiko proba-bankua.
Bart Goes, TECNALIA
MASTER: Errealitate mistoko ekosistema, eskulangintzan robotika irakasteko.
Johan Kidal, TEKNIKER
6G-XR: 6G ikerketa esperimentaleko azpiegitura belaunaldi berriko XR zerbitzu-etarako.
Roberto Viola, VICOMTECH
10:45 – Kafe-etenaldia
11:15 – Ur-jauzian finantzatzeko hurrengo deialdiak
JARVIS: IAn oinarritutako interakzio multimodal intersubjektiboa, erabiltzailea ardatz duten roboten eta gizakien arteko lankidetza-aplikazio aurreratuetarako.
Urko Esnaola, TECNALIA
WomenTechEU: Emakumeek zuzendutako startup teknologikoak azeleratzeko programa Hedapen Arloko herrialdeetan.
Teresa Hernández, EIT MANUFACTURING (baieztatzeke)
DEREMCO: Desfabrikazioa eta birfabrikazioa, ekonomia zirkularreko inbertsioe-tarako konposatuen in-duktazioan.
Cristina Elizetxea. TECNALIA
12:20 – Enterprise Europe Network-eko bezeroaren bidaiaren bidez, kasuz kasuko ur-jauzian finantziatzeko arrakasten kasuak ezagutuz.
1. Kasua: Optimus 3D
Alberto Ruiz de Olano, Optimus 3D
Susana Larrea, EEN Basque, SPRI
2. Kasua: ZITU
Nekane Ubillos, ZITU
Nora Ibáñez Otazua, EEN Basque, Innobasque
13:00 – Galde-eskeak. Jardunaldiaren amaiera.
13:15 – Alde biko bilerak.
Informazio-saioaren ondoren, erakunde interesdunek alde biko bilera bat eskatu ahal izango dute aurkeztutako mailakako finantzaketa-proiektuen arduradunekin.