Home/Nazioartea, Nazioartekotzea/Nola egin negozioak Australian eta Zeelanda Berrian 2022an eta aurrerantzean?
Loading Ekitaldiak
ekitaldia hau dagoeneko gertatu da.

Nola egin negozioak Australian eta Zeelanda Berrian 2022an eta aurrerantzean?

JARDUNALDIA INGELESEZ EGINGO DA OSO-OSORIK

Australia merkatu-ekonomia egonkorra, dinamikoa eta nazioarteko merkatuetara irekia duen herrialdea da, eta bi hamarkada baino gehiagoan etengabeko hazkundea izan du. Herrialdea funtsezko puntua da Ozeanian, Zeelanda Berriarekiko eta Ozeano Bareko uharte txikiekiko merkataritzarako ate naturala baita. Gainera, Asiarekiko merkataritzarako bi noranzkoko zubia da.

Bestalde, Zeelanda Berria, tamaina eta populazio txikiko herrialdea izan arren, ELGAko ekonomiarik oparoenetako bat da, inflazio txikia du, % 5eko langabezia-tasa eta gizarte-ongizatearen sistema batez bestekoaren oso gainetik dago.

2018tik, Europar Batasuna merkataritza askeko akordio baterako negoziazioetan dabil Australiarekin eta Zeelanda Berriarekin, eta horrek esan nahi du une egokia dela bi merkatu horiek aztertzen hasteko, etorkizunean bi aldeen arteko merkataritza-trukeak erraztu baititzakete.

Ekonomia horien potentziala dela eta, Cámarabilbaok, Eusko Ganberak elkartearekin lankidetzan eta Basque Trade & Investment (Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren) laguntzarekin, bi herrialdeen epe ertaineko aurreikuspen ekonomikoak ezagutzera emateko webinar bat antolatuko dugu ekainaren 9an.

Era berean, irekita dago merkataritza-misioan izena emateko epea (irailak 12-16), hala nahi duten enpresek bezero eta/edo bazkide laguntzaile potentzialekin online bilera-agenda pertsonalizatua izan dezaten, merkatu batean edo bietan negozio-aukerak egiaztatzeko.

Programa

10:00 Aurkezpena

Elisa González-Vadillo, Cámarabilbaoko Nazioarteko Teknikaria

10:10 Merkatu egoera Australian eta Zeelanda Berrian, ekonomia eta aukerak

Angela Foley, Basque Trade & Investment-eko aholkularia Australian

10:35 Australia-Zeelanda Berria misio komertziala. Nola funtzionatzen du misioak? Zer espero duzu misiotik?

Holden Frisoli, Basque Trade & Investment-eko aholkularia Australian

10:40 Euskal enpresa esportatzailearen esperientzia Australian

10:50 Galdera txanda

Nori zuzendua

Australian eta/edo Zeelanda Berrian sartzeko interesa duten euskal enpresetako gerenteei, merkataritza-arduradunei eta/edo esportazio-arduradunei zuzendutako webinarra.

Izen-ematea

Izena-ematea itxita.

Go to Top