Home/Familia-enpresa/Ondare-egitura egokia. Ezinbestekoa enpresarentzat eta familiarentzat
Loading Ekitaldiak
ekitaldia hau dagoeneko gertatu da.

Ondare-egitura egokia. Ezinbestekoa enpresarentzat eta familiarentzat

Familia Enpresak bi ingurune oso desberdin biltzen ditu, enpresarena eta familiarena. Sarritan, enpresaren funtzionamendu-arazoei eta -beharrei erantzuna emateaz arduratzen gara enpresan, batzuetan enpresa ondo planteatuta dagoen erreparatu gabe, enpresaren funtzionamendu egokia errazteko. Horretarako, enpresaren ondare-egiturak malgua izan behar du, eta askotariko premiei erantzun ahal izan behar die, bai enpresa-arlokoei – bat-egiteak, salmenta partzialak edo erabatekoak, finantzaketa-bilaketak, hedapen- edo krisi-egoerak –, bai familia-arlokoei – bazkideen irteerak, jabetzaren ondorengotza, ordainsari-politikak, familia-itunak formalizatzea –.

Programa

  • Ondare-egituren motak
  • Horietako bakoitzaren abantailak eta eragozpenak
  • Ondarearen berregituraketa, egitura eraginkorrak lortzeko bitarteko gisa
  • Berregituraketaren prozedura eta alderdi juridiko fiskalak

Helburua

Familia-enpresetan aurkeztu ohi diren ondare-egituretara hurbiltzea, horien abantailak eta eragozpenak aztertzea, kasu bakoitzean egokiena dena identifikatzeko irizpide batzuk ezartzea eta egitura egokia lortzeko tresnak aztertzea.

Nori zuzendua

Familia Enpresen edo Familia Anitzeko Enpresen fundatzaileak, bai eta enpresa-familia bateko kide diren eta Gobernu eta Kudeaketa Organoetako kide diren edo izatera deituta dauden pertsonak ere. Jardunaldia familia-enpresentzat da bereziki.

Hizlaria

José Ángel Almuzara (LinkedIn)

Asevalia-ko zuzendaria

Izena eman

Izena emateko epea itxita.

Go to Top