Bilboko Merkataritza Ganberak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, hitzaldi-solasaldi bat antolatu du, Peruk datozen urteetarako nazioartekotzeko eskaintzen dituen aukerak aztertzeko. Topaketa honetan azpiegituren plan berria jorratuko da eta meatzaritza, sorkuntza eta autogenerazio jasangarria, energia-ziurtapena, jasangarritasun-zerbitzuak eta irrigaziorako ekipamenduak sektoreek enpresei eskaintzen dizkieten aukeretan sakonduko da. Era berean, Hego Amerikako herrialdeak eskaintzen dituen software eta animazio digitalean inbertitzeko aukerak azalduko dira.
Peruk eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko, herrialdea ondo ezagutzen duten bi lagunen bisita izango dugu: Joan Manuel Barrena, Peruk Espainian duen Merkataritza Bulegoko zuzendaria, eta Xavier Uríos, Peruko Espainiako Merkataritza Ganberako gerentea. Biek azalduko dituzte negozio-aukerak bilatzen dituzten enpresentzat garrantzitsuenak eta interesgarrienak diren puntuak.
Agenda
- Aukerak: Meatzaritza, Sorkuntza eta Autogenerazio jasangarria, Energia-ziurtagiria, Jasangarritasun-zerbitzuak, Irrigaziorako ekipamenduak.
- Azpiegituren Plan berria.
- Software eta animazio digitalean inbertitzeko aukerak.
Ponentes
Joan Manuel Barrena (LinkedIn)
Peruk Espainian duen Merkataritza Bulegoko zuzendaria
Xavier Uríos (LinkedIn)
Peruko Espainiako Merkataritza Ganberako gerentea
Izena-eman
Izena emateko epea itxita.
Laguntzen du