2024ko ekainaren 4tik 7ra Poznan hirian, Polonian, SUBCONTRACTING azokaren edizio berria egingo da, industria azpikontrataziora bideratuta. SUBCONTRACTING orokorragoa den industria ekitaldi baten barruan dago, hau da, ITM Industry Europe.
Subcontex-ekin parte hartu
Subcontex Merkataritza Ganberek enpresa azpikontratisten katalogoen erakusketa bat antolatu du Subcontracting Poznan-en, Poloniako azpikontratazio industrialeko azoka nagusian.
Euskal Ganberak, Basque Trade & investmentek lagunduta, edizioan izango dira euskal industria azpikontratazioari buruzko informazio stand batean. Azokan parte hartu nahi duten euskal enpresei honako aukera hauek emango dizkiegu:
- Zuzenean aurkeztu nahi badira, azoka kudeatzeko laguntza logistikoa emango diegu.
- Azokara joateko asmoa badute, stand hori beren bisitaren “gune nagusi” gisa erabiltzeko aukera emango diegu, eta azokan zehar bilerak egiteko erabili ahal izango dute.
- Aukera izango dute bere katalogoak stand horretan izango dugun katalogoen erakusgarrian aurkezteko, cuota txiki bat ordainduta.
Izena eman
Katalogoen erakusgarrian parte hartzeko eskaera bidaltzeko azken eguna: 2024ko maiatzaren 20a.