BBK Fundazioak eta Cámarabilbaok itun bat sinatu dute Bizkaiko enpresen lehiakortasun jasangarria bultzatzeko
BBK Fundazioak eta Bilboko Merkataritza Ganberak, Bizkaian errotuen dauden ehun urtetik gorako bi erakundek, lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute kudeaketa jasangarriaren bidez enpresen lehiakortasuna bultzatzeko. Horretarako, ESG Hub eratu dute, Bizkaian proiektu aitzindaria, eta elkarrekin lan egingo dute enpresa-sareari laguntzeko, Europan punta-puntakoak izateko hautemandako beharrei erantzuten dieten proiektuak bilatuz eta egituratuz, egungo edo etorkizuneko legeak bete [...]