Home/Formakuntza/New European Bauhaus

NEW EUROPEAN BAUHAUS

New European Bauhaus

Munduan desberdintasuna markatzeko eta planetaren iraunkortasunari laguntzeko aukera baten bila zabiltza?

Orain zu bezalako gazteak bilatzen dituen proiektu berritzaile batean parte hartzeko aukera duzu. Imajinatu Bizkaiko enpresekin, erakundeekin eta administrazio publikoarekin lankidetzan oinarritutako ekintzailetza-laborategi batean parte hartzea, gure lurraldeak dituen erronkei irtenbidea emateko.

NEW EUROPEAN BAUHAUS

Zertan datza?

Hautatutako gazteek 12 asteko prestakuntza espezializatuan parte hartuko dute, eta, bertan, beren ideiak garatuko dituzte. Aurkeztutako proiektuek egungo eta etorkizuneko arazoen konponbide berriak identifikatu eta pentsatu beharko dituzte, Europako Itun Berdea betetzen lagunduz. Horretarako, honako hauek egin beharko dituzte:

  • Gogoeta egitea eta irtenbideak bilatzea eskasia-garaian dagoen ekonomia baterako, aldaketa demografiko eta sozialetarako, eta iraultza digitalerako, klima-aldaketa ahaztu gabe.
  • Hainbat erakundek planteatutako erronkei erantzutea.
  • Hiri eta herrietako bizi-kalitatea hobetzeko balioa emango duten irtenbide berritzaileak diseinatzea, betiere leku bakoitzeko kultura kontuan hartuta eta Europako herrialdeak lotzen dituzten loturak indartuta.

Nori zuzentzen zaio?

Bizkaian erroldatutako 18 eta 29 urte bitarteko gazteak, Lanbide Heziketan edo Unibertsitate Graduan prestakuntza dutenak, gizartean aldaketa positiboa egiteko grina dutenak eta ikasteko eta berritzeko prest daudenak.

Ingeles maila baloratuko da.

Zein izango da saria?

Prestakuntza-ekintza amaitu eta proposamen berritzaileak aurkeztu ondoren, irabazle suertatzen diren gazteek ekintzailetzaren, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren arloetan trebatzen jarraitu ahal izango dute, doan, egonaldi labur bat eginez puntako unibertsitate europar batean.

New European Bauhaus
New European Bauhaus
Informazio gehiago

Antolatzaileak