Home/Ganbera

GANBERA

Bilboko Merkataritza Ganbera zuzenbide publikoko eta kudeaketa pribatuko erakundea da.

GANBERA

Merkataritza Ganbera zuzenbide publikoko eta kudeaketa pribatuko erakundea da, eta honako eginkizun hau du:

  • Merkataritzaren, industriaren, zerbitzuen eta itsas sektorearen interes orokorrak ordezkatzea, sustatzea eta defendatzea.
  • Enpresei zerbitzuak ematea.
  • Bizkaiko ekonomia sustatzeko behar diren jarduera guztiak egitea.

Ganbera Administrazio Publikoekiko kontsulta eta lankideta-organoa da, eta haien aurrean enpresen interes orokorrak ordezkatzen dituzte. Bere helburuek garrantzi sozial eta ekonomikoa dutenez, Legeak ezartzen du enpresa guztiak automatikoki atxikiko direla bertako Erroldara. Ganberaren interes orokorrekin bat egiten duten erakundeetan parte-hartze aktiboa sustatze aldera, Ganberak Ordezkaritza duten hainbat Erakundetan parte hartzen du. Gastuaren kontrola kanpoko Auditoretzak bermatzen du, eta kontabilitate eta aurrekontu eragiketa guztiak Tutoretzapeko Administrazioak, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, ikuskatzen ditu.

ARAUDI APLIKAGARRIA

4/2014 Legea, apirilaren 1ekoa, Merkataritza Ganbera Ofizialei buruzkoa (gaztelaniaz)

Euskal Ganberen Hauteskunde-Prozedura arautzeko Dekretua

Camarabilbaoko Barne Araudia (gaztelaniaz)

ORDEZKARITZA DUTEN ERAKUNDEAK

GEHIAGO JAKIN

GOBERNU-ORGANOAK

Ganberaren Gobernu-Organoak honako hauek dira: Osoko Bilkura, Batzorde Betearazlea eta Presidentea. Funtzionamendurako mekanismo operatiboak honako hauek dira: osoko bilkurak, aholku-batzordeak (gobernu-organoei aholkuak emateko talde iraunkorrak, sektore edo arlo zehatzetan espezializatuak eta erabakitzeko ahalmenik gabeak) eta lantaldeak (noizbehinkakoak eta denboran mugatuak, gai zehatzen azterketan zentratuak).

  • Osoko Bilkura Ganberaren gobernu eta ordezkaritza-organo gorena da. Mugapeko enpresek eta Ganberaren barrutiko ekonomi arloan ospe handia duten pertsonek osatzen dute, lau urtean behin demokratikoki hautatzen dira.
  • Batzorde Betearazlea Ganberaren kudeaketa, administrazio eta proposamen-organo iraunkorra da.
  • Presidenea Ganberaren ordezkaria da, Ganberako kide anitzeko organo guztien buru da eta Ganberaren erabakiak betearazteaz arduratzen da.

Gobernu-organoetako karguak ez dira ordaintzen.

Ganberak Bizkaiko enpresa guztien interesak ordezkatzen ditu, Foru Lurraldeko sektore ekonomiko desberdinetako ordezkariak integratzen baititu (enpresek demokratikoki aukeratzen dituzte, beren pisu ekonomikoaren arabera).

GOBERNU-ORGANOAK

OSOKO BILKURA

BATZORDE BETEARAZLEA

PRESIDENTEA

ARBITRAJE GORTEA

GEHIAGO JAKIN

ARKU ATLANTIKOKO GANBERAK

Arku Atlantikoa osatzen duten hamazazpi ganbera-presidenteek honako adierazpen hau sinatu zuten 2023ko ekainaren 21ean, eskualde atlantikorako erronkak eta sei lan-ildo nagusi zehazten dituena.

Ikusi Arku Atlantikoko Ganberen adierazpena (23-06-21)

CAMARABILBAO JARDUEREN MEMORIA

Aurten ere, Ganberaren jarduerak Bizkaiko enpresen garapenean laguntzera bideratu dira, eguneroko erronkak gainditzen laguntzeko, kudeaketa hobetzen duten gaietan ezagutza errazteko eta lehiakortasunari eusteko.

Bilboko Ganbera 2022ko Txostena

Bilboko Ganbera 2021eko Txostena

Bilboko Ganbera 2020ko Txostena

Bilboko Ganbera 2019ko Txostena

GOBERNU KORPORATIBOAREN TXOSTENA

Bilboko Ganberak, gardentasun handiagoa emateko eta enpresaburuei eta, oro har, gizarteari bere funtzionamendua eta antolaketa-egitura jakinarazteko, ekitaldi honetako Gobernu Korporatiboaren Txostena egin du.

Gobernu Korporatiboaren Txostena 2023 (gaztelaniaz)

Jardunbide Egokien Kodea (gaztelaniaz)

INFORMAZIO EKONOMIKO-FINANTZARIOA

Funtsak honako jarduera hauetara bideratu dira: enpresak sustatzeko eta hobetzeko jardueretara, autoenplegua sustatzera, ekintzaileei arreta ematera, merkataritza sustatzera eta haien lehiakortasuna sustatzera, gazteen enplegua eta ekintzailetza sustatzera eta emakumeari enpresetan laguntzera.

2025eko Aurrekontua (gaztelaniaz)

Ekonomia eta Finantza Informazioa 2023 (gaztelaniaz)

KONTRATATZAILEAREN PROFILA

Kontratazio eskuliburua – Bilboko Ganbera

S-1-2024 hautaketa espedientea: Eusko Ganberek sustatutako Euskadiko autonomoentzako lehentasunezko enplegu-modalitateko gizarte-aurreikuspeneko plan bat edo batzuk integratzeko enpleguko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakunde bat edo batzuk hautatzea

S-1-2024 lizitazioa: formakuntza-zerbitzuak, aholkularitza teknologikoa eta merkataritza elektronikoko eta eraldaketa digitaleko tresnen ezarpena

S-2-2023 lizitazioa: Euskadi Bono Denda 2023

S-1-2023 lizitazioa: formakuntza-zerbitzuak, aholkularitza teknologikoa eta merkataritza elektronikoko eta eraldaketa digitaleko tresnen ezarpena

S-2-2022 Lizitazioa: Euskadi Bono Denda 2022

S-1-2022 lizitazioa: formakuntza-zerbitzuak, aholkularitza teknologikoa eta merkataritza elektronikoko eta eraldaketa digitaleko tresnen ezarpena

S-2-2021 lizitazioa: Deskontu-bonuen kudeaketa, emisio, truke eta kontrol zerbitzu integralak. Euskadi Bono Denda programa.

S-1-2021 lizitazioa: formakuntza-zerbitzuak, aholkularitza teknologikoa eta merkataritza elektronikoko eta eraldaketa digitaleko tresnen ezarpena

S-3-2020 lizitazioa: formakuntza-zerbitzuak, aholkularitza teknologikoa eta merkataritza elektronikoko eta eraldaketa digitaleko tresnen ezarpena

S-2-2020 lizitazioa: Bonu-deskontuak eta bono-baleak kudeatzeko, emititzeko, trukatzeko eta kontrolatzeko zerbitzu integrala, Euskadi Turismo Bonua programa

S-1-2020 lizitazioa: Bonu-deskontuak eta bono-baleak kudeatzeko, emititzeko, trukatzeko eta kontrolatzeko zerbitzu integrala, Euskadi Turismo Bonua programa

S-1-2019 lizitazioa: Formakuntza-zerbitzuak, aholkularitza teknologikoa eta merkataritza elektronikoko eta eraldaketa digitaleko tresnen ezarpena

SALAKETEN BARNE KANALA

Ganberako gobernu-organoetako kide diren, langileen, hornitzaileen eta bezero guztien eskura jartzen dugu salaketak aurkezteko edo arau-hauste penal edo administratiboak izan daitezkeen egoerei buruzko informazioa modu seguru eta konfidentzialean emateko bide bat.

Sartu salaketen barne-kanalean

PLAN ESTRATEGIKOA

Kontsultatu Cámarabilbaoko plan estrategikoa, 2023ko urrian onartua.

Plan estrategikoa