PRESIDENTEA
Ganberaren ordezkari da, kide anitzeko organo guztien buru da eta Ganberaren erabakiak betearazteaz arduratzen da.
JOSÉ IGNACIO ZUDAIRE ARANA JN.
Bilboko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Itsasketa Ganberaren Presidentea
José Ignacio Zudaire Arana Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da, Euskal Herriko Unibertsitatean.
Petronorreko kontseilari delegatuaren ondokoa eta Repsol Customer Centric-eko kontseilaria.
2021eko azarotik Hidrogenoaren Euskal Korridoreko presidentea da.
IBILeko presidentea. Ibilgailu Elektrikoa Kargatzeko Kudeatzailea.
Industria Saileko Berrikuntza eta Energia sailburuordea, Zabalgarbi hiri-hondakinen balorizazio energetikorako sozietatearen zuzendari nagusia eta Energiaren Euskal Erakundeko, Naturgas Energiako eta Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Sozietateko presidenteordea izan da, bai eta hainbat zentro teknologikotako eta industria- eta energia-sozietateetako administrazio-kontseiluetako kidea ere.