Basque Circular Summit, Europa hegoaldeko ekonomia zirkularrari buruzko kongresu handiena, Bilbora iritsiko da apirilean

Basque Circular Summir kongresua hiru gune nagusitan egituratzen da, FORUM, EXPO eta VILLAGE, bertaratuei ekonomia zirkularraren arlo guztietan esperientzia osatu eta murgiltzaile bat eskaintzeko.

Basque Circular Summit economía circular

25 February, 2025|Kategoriak: Jasangarritasuna|

Basque Circular Summit 2025 (BCS2025), Europa hegoaldeko ekonomia zirkularrari buruzko kongresurik handiena, Ihobek, Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoak, antolatua, apirilaren 2, 3 eta 4an egingo da Euskalduna Bilbon, eta dagoeneko ia edukiera osoa du.

Ekitaldiak industria eta ingurumen arloko ehunka profesional eta espezialista bilduko ditu, Europan eredu ekonomiko zirkular baterako trantsizioa aztertzeko. Baieztatutako lehen mailako hizlarien artean, Brenda Chávez, Janez Potoque, Helena Viñes eta Mónica Chao nabarmentzen dira, jasangarritasun eta eraldaketa industrialerako funtsezkoak diren hainbat gai jorratuko dituztenak. Aditu horietako bakoitzak ekonomia zirkularraren erronkei eta aukerei buruzko ikuspegi paregabea eskainiko du:

  • Brenda Chávez: Kazetaria eta ikertzailea da, jasangarritasunean, kontsumoan eta kulturan espezializatuta, kontsumo kontzienteko hainbat libururen egilea, eta The Guardianen, El Paisen edo Carne Cruda programan kolaboratzen du.
  • Janez Potočnik: Baliabideen Nazioarteko Paneleko presidentekidea da. Beste funtzio batzuen artean, SYSTEMIQeko bazkidea eta pentsamenduan liderrak diren erakundeetako aholkularia da, hala nola Europako Baso Institutukoa. Lehenago, Europako Ingurumen komisarioa izan zen.
  • Helena Viñes: Ekonomialaria da, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionaleko kontseilaria, EBko Finantza Iraunkorren Plataformako presidentea eta NBEko eta Europako Inbertsio Bankuko aditu taldeetako kidea.
  • Mónica Chao: Enpresa jasangarritasunean espezialista da, WASen (Women, Action and Sustainability) sortzailea, NH Hotel Groupen, IKEAn eta MAPFREn esperientzia exekutiboa du, eta hainbat negozio eskolatako irakaslea, esaterako, ESADEkoa e IEkoa.

Zirkulartasunaren erronkak ardatz dituen programa

Kongresua hiru gune nagusitan egituratzen da (FORUM, EXPO eta VILLAGE), bertaratuei ekonomia zirkularraren arlo guztietan esperientzia osatu eta murgiltzaile bat eskaintzeko.

Basque Circular FORUM ekonomia zirkularreko adituen eta erreferenteen topaketa foro gisa aurkezten da, enpresa jardueran jasangarritasuna integratzeko joera nagusiak azaltzeko eta eztabaidatzeko. Ildo horretan, BCS2025eko lehen eguneko osoko bilkura ekonomia zirkularraren arloko Europako lege eta arauen garapenean egindako aurrerapenei buruzkoa izango da. Horrela, jarduera sektore nagusiak eraldatzen ari diren zuzentarau eta erregelamendu berriak jorratuko dira.

Gainera, Europako Batzordeak argitaratu berri duen “Industria Garbiaren Itunaren” eragina aztertuko da, Europako enpresa ehunean jasangarritasuna bultzatuko baitu. Horrez gain, saio paralelo batzuetan beste gai batzuk landuko dira, esaterako, ontzien diseinua eta birziklapena, ehungintzaren industriako irtenbide jasangarriak, lehengai kritikoak, eraikuntza materialen sektorea, produktuaren pasaporte digitalaren inplementazioa eta onurak, edo konpontzeko eskubidea.

Finantza erakundeek Europan ekonomia zirkularrago bat bultzatzen duten eragile gisa duten zeregina izango da kongresu honen bigarren eguneko osoko bilkuretako baten edukiaren ardatza. Bigarren osoko bilkuran ekonomia zirkularrean kontsumitzaileek duten zeregina eta kontsumo ereduak nola aldatu aztertuko dute. Saio paraleloetan greenreaningak hartuko du protagonismoa, eta toki erakundeen eta udalaz gaindiko erakundeen funtsezko rolak, hondakin, energia, mugikortasun eta hirigintza arloetan, besteak beste, dituzten eskumenengatik.

Jasangarritasun Korporatiboaren Txostenari buruzko Zuzentarau berria ere aztertuko da, 2025etik aurrera nahitaez betetzekoa izango baita. Zuzentarau horrek nabarmen handitzen du jasangarritasun txostena egiteko betebeharra duten enpresa kopurua, enpresa handiek eta ertainek ere txosten hori egiteko betebeharra izango baitute, eta ingurumen, gizarte eta gobernantza adierazleak (ESG) hedatzeko estandar berriak ezartzen ditu.

Azken egunean, osoko bilkurak teknologia garbien ezarpena bultzatzeaz jardungo du nagusiki, horretarako dauden tresna fiskaletan fokua jarriz, esaterako, Ihobek, EEEk eta SPRIk bultzatutako Teknologia Garbien Euskal Zerrendan, zeinari esker Euskadin kokatutako enpresek ekipoaren inbertsio kostuaren %30 kendu ahal izango du Sozietateen Zergaren kuotatik. Adimen artifizialaren aplikazioak ekonomia zirkularrarekin konbinatuta, aldaketa motor gisa; ekoberrikuntzak materialen eraginkortasunean; negozio eredu zirkularren aurkezpenak eta Climate&Circularity kalkulagailuaren aurkezpenak osatuko dute topaketa honetako eduki sorta zabala.

Kongresu honetan, hitzaldi zikloaz eta mahai inguruez gain, EXPO ere izango da. Merkatuan ezarritako ehundik gora konponbide zirkular (produktu eta zerbitzu) dituen erakusketa gunea da, eta horko konponbideek “Basque Circular BEST” Saria eskuratu ahal izango dute lau kategoria hauetako batean: produktua, zerbitzua, negozio eredua eta konponbide zirkularrena duen start-upa.

Azkenik, Basque Circular Summitek networkingerako VILLAGE gune bat izango du. Gune hori erakunde publikoek, enpresa-elkarteek, hezkuntza-sektoreak eta erakunde sozialek osatuko dute, ekonomia zirkularrean dauden gaitasunak ezagutu eta partekatzeko eta laguntza-sareak ezartzeko.

Basque Circular Summit 2025 kongresua Sitrak, Finlandiako Berrikuntza Funtsak eta mundu mailako erreferentzia erakundeak, sustatzen duen Ekonomia Zirkularraren Mundu Biltzarraren (WCEF) programa ofizialaren parte da.

Izena emateko epea zabalik dago, eta Basque Circular Summit 2025 kongresuaren saio guztietarako sarrera doakoa da, baina edukiera mugatua. Izena kongresu osorako eman daiteke edo egun jakinetarako, eta web orrian egin beharko da.

Related Posts