Jakinduria eta etika, Administrazio Kontseiluetarako funtsezko ezaugarri bi ESG alderdien kudeaketan

Jardunaldiak nabarmendu duenez, "ESGren barruan gobernantza da gakoa, kudeaketarik gabe ezin baita ezer lortu. Giza faktorea, enpresen buru, da desberdintasuna markatzen duena".

Jakinduria eta etika, Administrazio Kontseiluetarako funtsezko ezaugarri bi ESG alderdien kudeaketan

19 March, 2024|Kategoriak: Jasangarritasuna|

Cámarabilbao

Bizkaia oparoagoa, kohesionatuagoa eta ingurunearekiko begirunetsuagoa lortzeko asmoz, BBK ESG Hub CámarabilbaokAdministrazio Kontseiluak eta Jasangarritasuna: arriskuen kudeaketa lidergotik’ jardunaldia egin du, enpresei garapen jasangarriaren erronkei eta aukerei aurre egiten laguntzeko foro honek antolatu duen lehenengo jarduera.

Jakinduria eta etika funtsezkoak izan dira Kontseilu bateko kideek izan behar dituzten bi ezaugarri definitzeko. “ESGren barruan, gobernantza da gakoa, kudeaketarik gabe ezin baita ezer lortu. Enpresen buru den giza faktorea da desberdintasuna markatzen duena”, nabarmendu da. Gobernantzak, beraz, etika eta pertsonak eskatzen ditu, arauak baino gehiago, eta ez da aukera bat, baizik eta klima-aldaketak gidatutako behar bat, baina konpainiei ere laguntzen die hobeto portatzen, eta horrek eragin ekonomikoa eta soziala du.

BBKko Gizarte Ekintzako zuzendari Nora Sarasolaren ongietorriarekin hasi da bilera. Sarasolak nabarmendu du kontzientzia soziala “erakundeentzako betebehar” bihurtu dela, eta jasangarritasuna, berriz, “enpresen lehiakortasun-bektore”. Horregatik, enpresek garapen jasangarriarekiko konpromisoa hartu behar dute, eta Administrazio Kontseiluek eta Goi Zuzendaritzak lan egin behar dute ESG irizpideak enpresaren arlo guztietan sar daitezen, “kudeaketan jasangarritasuna sartzen dutenek epe luzera hobetzen baitute bere bideragarritasuna”.

Marta Areizaga Asocimi-ko kontseilari, Tubacex Fundazioko patrono eta Firstlehen-eko CEO eta fundatzaileak moderatu duen mahai inguruan parte hartu dute José Luis Fernández Universidad Pontificia Comillas ICAI-ICADEko Etika Ekonomiko eta Enpresarialeko Katedrako zuzendaria eta ICADEko Kontseilari Independenteen Programako zuzendaria; Belén Fontanals, abokatua, full time doktoregaia Nafarroako Unibertsitateko Erakundeen Gobernu eta Kultura Programan, Garrigues Ikasketa Zentroan Compliance Executive Corporate programako eta Nafarroako Unibertsitateko Erakundeetan Pertsonak Zuzentzeko Masterrean Gobernu Korporatibokoa irakaslea eta IECOMeko (Instituto Estudios de Compliance) prestakuntza-saioetako hizlaria; eta Ramón Gómez de Olea Russell Reynolds Associatesen Espainiarako Country Manager – Zuzendari nagusia, Russell Reynoldsen Batzorde Exekutiboko kidea maila globalean, eta CEO/Gobernu Korporatiboko praktika globaletako eta lidergo eta ondorengotzako aholkularitza-zerbitzuetako kidea.

Topaketan agerian geratu da ESG alderdiak estrategikoak direla, sigla horien atzean enpresa hobea izateko aukera dagoela, balioa sortzeko eta hari eusteko, baina horretarako gakoa da goi-zuzendaritzak eta administrazio-kontseiluetako kideek “ideia horretan sinetsi egin behar dutela, ESGk lidergo terminoa baitu lotuta”.

Hizlariek adierazi dute Kontseiluek osotu behar dutela trebatutako eta pentsatzeko gaitasuna duten pertsonek, “enpresa batean kultura eta ezagutza humanistikoa dagoenean, ESG gehiago baitago”. Halaber, bat etorri dira Kontseiluen osagarritasunaren beharrarekin, aniztasuna bilatzearekin, kide guztiek ez baitituzte antzeko ezaugarriak, prestakuntza eta ezagutzak partekatzen, “ikuspegi desberdinak lortzen baitira, eta gure ikuspegiak osatuz gero, gauzak diren bezala ikusten ditugu, eta horrek erabaki zuzenak hartzen laguntzen digu”. AAak Administrazio Kontseiluak ere eraldatuko ditu, eta hor “aukera dugu ikusteko nola bihurtzen ditugun datuak informazio, informazio hori jakintza, eta jakintza hori, jakituria”.

Jardunaldia itxi egin du Mikel Arieta-araunabeña Bilboko Merkataritza Ganberako idazkari nagusiak. Hizlariei beren parte-hartzea eskertu ondoren, Arieta-araunabeñak “gizarte zibilak eragile eraldatzaile gisa duen zeregina” nabarmendu du, Ganberako Jasangarritasun Batzordeak bere gain hartu duen rola, “enpresek ESG irizpideen inguruan dituzten kezkak jasoz”, eta, BBKrekin batera, “topagune hau bere eskura jarriz, ezagutzak partekatzeko eta lurraldearen Jasangarritasunean eta lehiakortasunean aurrera egiteko”.

Related Posts