Bilboko Ganberak bere Batzorde Betearazlea aurkeztu dio Bizkaiko Foru Aldundiari, eta elkarrekin aztertu dituzte Bizkaiko ikuspegi ekonomikoak
Bizkaiko Lurraldearen garapen eta aurrerapenerako hainbat ekimenetan lankidetza areagotzeko konpromisoa berretsi dute bi aldeek.
Cámarabilbao
Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Elixabete Etxanobe Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Foru Diputatuarekin batera, José Ignacio Zudaire Bilboko Merkataritza Ganberako presidentea eta erakundearen batzorde betearazle berria hartu ditu gaur Foru Jauregian. Bi erakundeetako ordezkari gorenen arteko bilera baliagarria izan da aurtengo aurreikuspen ekonomikoei eta hainbat enpresa-sektoreri, hala nola merkataritzari, industriari, zerbitzuei edo turismoari, buruzko iritziak trukatzeko.
Topaketaren ondoren, Bizkaiko Lurraldearen garapen eta aurrerapenerako hainbat ekimenetan lankidetza areagotzeko konpromisoa berretsi dute bi aldeek.