Cámarabilbaok 48 hautagaitza jaso ditu Osoko Bilkura berriko 40 batzordekidetza betetzeko

Hauteskunde eguna urriaren 20an izango da Bilboko Merkataritza Ganberan.

28 September, 2022|Kategoriak: Korporatiboa|

Cámarabilbao

Hauteskunde Batzordeak baliozkotu egin ditu Bilboko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Itsasketa Ganberaren Osoko Bilkura berria eratzeko aurkeztu diren hautagaitzak, eta, horrekin batera, Bizkaiko enpresa guztien ordezkari gisa A Taldeko 40 batzordekide izateko 48 hautagai izendatu ditu. Zehazki, Bilboko Ganberaren Osoko Bilkura osatuko dute 40 batzordekide horiek, borondatezko ekarpen handieneko 12 enpresetakoek eta Cebek-ek proposatutako 8ek

Hauteskunde-prozesuaren barruan, hautagaitza kopuruak bete beharreko Batzordekidetzen berdinak ziren Talde eta Kategorietan, Hauteskunde Batzordeak hautetsiak izendatu ditu aurretik berretsita zeudenak. Hala ere, bete beharreko Batzordekidetzarena baino hautagai gehiago zeuden Talde eta Kategorietan, zehazki 8tan, sufragio bidezko bozketa egingo da datorren urriaren 20an, Bilboko Ganberaren egoitzan, Errekalde Zumarkalea 50, 9:00etatik 20:00etara.

Talde eta Kategoria horiek hauek dira:

  • Industria:
    • 5. Taldea “Burdinazko eta burdinazkoak ez diren metalen altzairu-tratamendua galdatzea eta lortzea” – 1. Kategoria. Hiru hautagaitza bi batzordekidetzarako.
    • 9. Taldea “Eraikuntza eta eraikuntzarako jarduera laguntzaileak eta eraikuntzarako materialak” – 1. Kategoria. Hiru hautagaitza bi batzordekidetzarako.
    • 10. Taldea “Zura eta industriako hainbat jarduera” – Kategoria bakarra. Bi hautagaitza batzordekidetza baterako.
  • Merkataritza eta ostalaritza:
    • 1. Taldea “Azalera handietako elikadura eta merkataritza integratua” – 2. Kategoria. Bi hautagaitza batzordekidetza baterako.
    • 2. Taldea “Ehungintza eta jantzigintza, oinetakoak, larrugintza eta larrukigintza” – Kategoria bakarra. Bi hautagaitza batzordekidetza baterako.
    • 4. Taldea “Altzariak oro har, liburu-dendak, paper-dendak eta burdindegiak, etxerako aparatuak eta tresnak”- Kategoria bakarra. Bi hautagaitza batzordekidetza baterako.
    • 5. Taldea “Eraikuntzarako materialak, makineria oro har eta garraio-materiala” – Kategoria bakarra. Bi hautagaitza batzordekidetza baterako.
    • 6. Taldea “Bitxi-dendak, bisuteriak, opari-gaiak, optikak, beste merkataritza-jarduera batzuk eta merkataritza- eta negozio-agenteak” – Kategoria bakarra. Bi hautagaitza batzordekidetza baterako.

Hauteskunde-lehia dagoen Talde eta Kategoria hauetara bozkatzera deitutako pertsonen kopurua 25.570 hautesletakoa da.

Bestalde, Ganberan borondatezko ekarpen handienak egin dituzten enpresen C Taldeko 12 batzordekideetarako hautagaiak Hauteskunde Batzordeak urriaren 4an egingo duen bileran aztertuko dira.

Botazioak urriaren 20an egin ondoren, Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak – CEBEK-ek Bizkaiko bizitza ekonomikoan ospe handia duten enpresen eta pertsonen ordezkari diren 8 pertsonen zerrenda paritarioa proposatuko du, B Taldeko batzordekidetzak betetzeko eta Korporazioko Osoko Bilkurako 60 batzordekideak osatzeko.

Azaroaren 15ean egingo da Bilboko Ganberaren Osoko Bilkuraren eratze-saioa, behin botazioak bukatuta, emaitza egiaztatuta, batzordekide hautetsiak aldarrikatuta eta dagokien batzordekidetza hartu ondoren. Bilera horretan, Osoko Bilkurako batzordekideek presidentea eta Batzorde Betearazleko 11 karguak hautatuko dituzte.

Bilboko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Itsasketa Ganberaren hautesle-erroldan Taldetan eta Kategoriatan sailkatutako hautesle guztiak sartzen dira, sektoreen garrantzi ekonomikoa kontuan hartuta. Ganberak 87.547 hautesle ditu, lau ataletan banatuta: 30.485 Merkataritza eta Ostalaritza sektorekoak dira, 34.721 Zerbitzuen sektorekoak, 22.118 Industria sektorekoak eta 223 Itsasketa sektorekoak.

Kontsultatu hemen Bilboko Merkataritza Ganberako hauteskundeei buruzko informazio guztia.

Related Posts