Bilboko Ganberak osoko bilkura berria eratu eta José Ignacio Zudaire hautatu du presidente gisa
Presidente gisa egin dituen lehen adierazpenetan, Zudairek agertu du berarentzat “ohore handia dela Bilboko Kontsulatutik datorren ondare historikoaren gordetzailea den Erakunde honetan buru izateko aukera izatea".
Bilboko Ganberaren Batzorde Betearazle berria 2022-2026 aldirako.
Cámarabilbao
Astearte honetan, azaroak 15, asteartea, Bilboko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Itsasketa Ganberaren Osoko Bilkura eratzeko batzarra egin da.
Korporazioaren Osoko Bilkura berria osatzen duten 60 kideek Presidentea eta Batzorde Exekutiboko beste hamaika karguak hautatu dituzte. Presidente berria José Ignacio Zudaire jauna izango da, José Ángel Corres jaunaren ordez.
Presidente gisa egin dituen lehen adierazpenetan, Zudairek agertu du berarentzat “ohore handia dela Bilboko Kontsulatutik datorren ondare historikoaren gordetzailea den Erakunde honetan buru izateko aukera izatea. Baina etorkizunari begiratu behar diogu, eta erabilgarri izaten jarraitzeko gure burua berrasmatu. Ziurgabetasun-une batean gaude, aldaketa azkarreko testuinguru batean, non malgutasuna eta egokitzeko gaitasuna funtsezkoak diren; erakunde guztiak eraldatzera behartuta gaude, eta iraganean hainbeste arrakasta izan duen Erakunde hau ezin da salbuespena izan. Iraganeko arrakastak ez digu bermatzen etorkizuneko arrakasta”.
Era berean, adierazi duenez, “berriro asmatu behar dugu gure burua, Bizkaiko enpresei erabilgarriak izaten jarraitzeko, hori baita gure azken helburua”.
Bilboko Ganberako Batzorde Exekutiboa 2022-2026
- Presidentea: José Ignacio Zudaire jn.
- Lehen Presidenteordea: Carlos Gorria García – Peñuela jn.
- Bigarren Presidenteordea: Virginia Navarro Quiroga and.
- Diruzaina: Roberto Zarate Amigorena jn.
- Batzordekidea: Alejandro Beitia Aldamiz-Echebarria jn.
- Batzordekidea: Begoña Bravo Hernando and.
- Batzordekidea: Iñigo Elorza Mouriz jn.
- Batzordekidea: María López Negrete and.
- Batzordekidea: Serafín Loroño Bilbao jn.
- Batzordekidea: Pedro Sáinz Santos jn.
- Batzordekidea: Tamara Yagüe Martínez and.
- Batzordekidea: José Antonio Yela Lizarralde jn.