Cámarabilbaok euskararen alde korrika egingo du datorren apirilaren 6an
Cámarabilbaok euskararen lasterketa handian parte hartuko du, eta Korrika 22ren lekukoa hartuko du Bilbon apirilaren 6an
Cámarabilbao
Korrika Euskadi osoko kale eta herrietan zehar ibiliko da berriro hamaika egunez, euskararen aldeko kontzientzia bultzatzeko asmoz. “Hitzekin” lemapean, Korrika 22 martxoaren 31n atera zen Amurriotik, eta apirilaren 10ean iritsiko da Donostiara, 2.500 kilometro baino gehiago egin ondoren.
Cámarabilbaok ere euskararen lasterketa handian parte hartuko du, eta Bilbotik igarotzean Korrika 22ren lekukoa hartuko du, apirilaren 6an (asteazkena), 23:05ean, Errekalde zumarkaleko 50. zenbakiaren ondoan, 1636. kilometroa korrikan egiteko.
Ekimen honen bidez, Cámarabilbaok euskararekiko bere konpromisoa berretsi nahi du, eta, era berean, enpresak, dendak, erakundeak, instituzioak eta, oro har, Bizkaiko gizartea animatu nahi ditu euskararen garapenean aktiboki parte har dezaten, euskaraz hitz eginez, idatziz, entzunez eta biziz, guztion artean gure hizkuntzaren kontserbazioan, hedapenean eta hazkundean lagun dezagun.
Tipi-tapa, tipi-tapa KORRIKA!