LEHENDAKARIAK HARRERA EGIN DIE EUSKADIKO HIRU MERKATARITZA GANBERETAKO PRESIDENTEEI
Cámarabilbao
Euskadiko Merkataritza Ganberen ordezkaritza bat bildu da gaur Iñigo Urkullu Lehendakariarekin, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuarekin eta Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuarekin, Bilboko Ganberako presidentea den José Ignacio Zudaire, Arabako Ganberako presidentea den Gregorio Rojo eta Gipuzkoako Ganberako presidentea den Mauricio Arregui.
Lehendakaritzan egindako bileran, Eusko Ganberek eta Eusko Jaurlaritzak erakundeen artean duten konfiantzari eta lankidetzari buruzko hainbat alderdi jorratu dira, elkarren arteko harremana sendotzeko, Euskadiko enpresen, ekonomiaren eta gizartearen garapenari eta etorkizunari laguntzeko.