Cámarabilbaok eta Bilbao Basketek lankidetza-hitzarmena sinatu dute
Akordioa onuragarria izango da Bilbao Basketeko bazkideentzat, bai eta Cámarabilbaoko ikasleentzat ere.
Isabel Iturbe, Bilbao Basketeko presidentea, eta Mikel Arieta-araunabeña, Cámarabilbaoko idazkari nagusia, bi erakundeen arteko lankidetza-akordioaren sinaduran.
Cámarabilabo
Cámarabilbaoko idazkari nagusiak, Mikel Arieta-araunabeñak, eta Bilbao Basketeko presidenteak, Isabel Iturbek, sinatu dute, Miribillako kantxan, ordezkatzen dituzten bi erakundeen arteko urteroko lankidetza-hitzarmen berriztagarria.
“Gaur lankidetza-hitzarmen bat sinatu dugu Bilbon eta Bizkaian erabat errotuta dauden bi erakunderen artean”, adierazi du Mikel Arieta-araunabeñak. “Bilbao Basketen zaleentzat zein abonatuentzat eta Bilboko Ganberako ikasleentzat onuragarria den akordioa” azpimarratu du.
“Guretzat funtsezkoa da tokiko erakundeekin sinergiak sortzen jarraitzea, eta Bilboko Ganbera hiriaren ikur bat da. Oso pozik gaude akordio honekin, onurak ekarriko baitizkie bi aldeei”, azaldu du Isabel Iturbek.
Sinatutako hitzarmenari esker, Bilbao Basketeko bazkideek, lehen taldeko jokalariek, Kantera proiektuko kirolari gazteek eta klubeko langileek deskontu berezia izango dute Cámarabilbao Languages Ganberako hizkuntza-eskolan ematen diren ingeleseko, frantseseko eta alemaneko urteko ikastaroetan, bai 11-15 urteko Juniorsentzat, bai Seniorsentzat
Bestalde, Cámarabilbao University Business Schoolek eskaintzen dituen gradu eta masterretan ikasten duten ikasleek bi saio edo masterclass jaso ahal izango dituzte urtero, klubeko edo Bilbao Basketeko staff teknikoko kideek emanak.