Mikel Bizarrek Down-en Sindromea eta Autismoa duten pertsonen lanean txertatzea eta gizarteratzea ikusarazteko proiektu berria aurkeztu du

‘Se pierda el miedo’ bideoklipa maiatzean argitaratuko den ‘Esa maravillosa niebla’ lanaren bigarren zatiaren aurrerapena da.

16 March, 2023|Kategoriak: Korporatiboa|

Cámarabilbao

Down-en Sindromea eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduaz kontzientziatzeko, haiek normalizatzeko eta ikusarazteko, eta haien lanean txertatzea eta gizarteratzea bultzatzeko, Mikel Bizarrek ‘Esa maravillosa niebla’ (Laino zoragarri hori) proiektuaren bigarren zatia eta “Se pierda el miedo” (Beldurra galdu) abestiaren bideoklipa aurkeztu ditu.

Bilboko Merkataritza Ganberan ezagutzera eman den bideoak Euskadiko Down Sindrome Fundazioaren, Bilboko Portuko Agintaritzaren eta Leioako eta Sopelako Udalen laguntza du. Andrea Sesma, Ugaitz de Lera (AEN) eta Zuriñe Torrontegi (Downen sindromea) ditu protagonista. Aitor Elorriagak zuzendu du, Ander Shinovak eta Luz Tatok (Gato bala films) errealizatu dute, eta, besteak beste, ‘Handia’ filmean egindako lanagatik 2013an Goya bat irabazi zuten Gorka Aguirrek eta Dani Álvarez kazetariek parte hartu dute.

Proiektuaren lehen singlean, bere gaitasunak garatzea galarazten dioten pertsona baten istorioa kontatzen du Mikel Bizarrek. “Pantaila” batzuk gainditu ondoren, non beldurra bakarrik izango baita norberaren beldurrari aurre egiteko gai, pertsona bera eta hari laguntzen dioten pertsonek lortuko dute konfiantza minusbaliotasunen gainetik dagoen leku batera eramatea, eta bertan, pertsonak erakutsi ahal izango du ekarpen handia egin dezakeela.

Proiektu osoa euskaraz eta gaztelaniaz argitaratuko da, eta aurtengo maiatzean argitaratuko da. Liburu formatua eta musika uztartuko ditu proiektuak, eta aspergerra duen pertsona batek irudiztatutako umeentzako ipun musikatuak kontatuko ditu. Ipuin horietako batek Bilbo eta Senegal batuko ditu kiroleko balioei buruzko Estrella Dorada proiektuarekin, eta kontatutako, abestutako eta benetako istorioetan oinarritutako obra izango da.

Aniztasunaren eta berdintasunaren aldeko trilogia

‘Esa maravillosa niebla’ trilogia bat da, eta garapeneko nahasmendu ezberdinak normalizatzea du helburu. Bilboko abeslari, konpositore eta idazlearen hitzetan, “musika-proiektu honek azken ehun urteetan nahasmendu horiek izan duten bilakaera erakusten du, eta aniztasunean eta berdintasunean heztearen alde egiten du. Trilogia guztia, azken batean, inklusioaren eta berdintasun horren aldeko kantua da”.

Lehen partean, 2018ko azaroan argitaratua eta jada bost edizio dituena, autismoa nabarmendu zen; bigarren zatian, autismoa eta downen sindromea landu dira; eta hirugarren eta azken zatian, osasun mentalaren tabua itzulinguruka ibili gabe aztertzea espero da, “sentimendu eta bihotz handiz”.

Related Posts