EUSKADI BONO DENDA 2024
Euskadi Bono Denda programa 10 euroko deskontu-bonuen kanpaina bat da. Bonu hauek gutxienez 30 euroko erosketei aplika daitezke, eta kontsumitzaileek aldez aurretik horri atxikitzen zaizkion merkataritza-establezimenduetan trukatu ditzakete.
EUSKADI BONO DENDA 2024
NOLA ATXIKI ZURE MERKATARITZA?
Programan parte hartu nahi duten establezimenduek, kontsumitzaileek bonuak trukatzeko saltokiak izanik, Euskadi Bono Dendaren webgunean atxiki behar dute bere merkataritza.
Zure saltokia atxikitzeko informazio hau eman beharko duzu urriaren 24tik 30era bitartean:
- NANaren (autonomoak) edo IFKren (pertsona juridikoak) kopia.
- Negozioaren kanpoaldeko argazkia, horizontalean.
- Banku-titulartasunaren ziurtagiria – online aplikaziotik deskarga daitekenak balio du.
- Jarduera ekonomikoen ziurtagiria – automatikoki deskargatzen da Foru Ogasunaren egoitza elektronikoan.
Saltokiek programan parte hartzeko atxikimendua egin beharko dute. Zure saltokiak aurreko urteetan ere parte hartu badu, atxikitze prozesu osoa egin beharko duzu berriro, aurretik zehaztutako informazioa emanez.
Informazioa aurkeztu ondoren, zuzentzeko eskatu ahal izango da azaroaren 12an amaituko den epean.
Parte har dezaketen jarduera-sektoreek alta emanda egon behar dute jarduera ekonomikoen gaineko zergaren (JEZ) epigrafe hauetakoren batean:
- 6443 Gozogintzako, opilgintzako eta konfitegintzako ekoizkinen txikizkako merkataritza.
- 6444 Izozkien txikizkako merkataritza.
- 6445 Bonboien eta karameluen txikizkako merkataritza.
- 645 Mota guztietako ardoen eta edarien txikizkako merkataritza.
- 651 Ehungintza-gaien, jantzigintza-gaien, oinetakoen, larruen eta larrugintza-gaien txikizkako merkataritza.
- 6522 Drogeriako, lurringintzako eta kosmetikako produktuen, garbiketako gaien, pinturen, bernizen, disolbatzaileen, paperen eta dekoraziorako beste ekoizkin batzuen eta kimikako ekoizkinen txikizkako merkataritza.
- 6523 Lurringintzako eta kosmetikako ekoizkinen eta norbere higienerako eta garbiketarako gaien txikizkako merkataritza.
- 6524 Belar-dendetako landareen eta belarren txikizkako merkataritza.
- 653 Etxeko ekipamenduen eta eraikuntzarako gaien txikizkako merkataritza.
- 6542 Lehorreko ibilgailuentzako osagarrien eta ordezko piezen txikizkako merkataritza.
- 6545 Mota guztietako makineriaren txikizkako merkataritza (etxeko aparatuak, bulegokoak, medikuntzakoak, ortopedikoak, optikoak eta argazkigintzakoak izan ezik).
- 6546 Mota orotako ibilgailuetarako pneumatikoen, banden edo aire-ganberen txikizkako merkataritza.
- 656 Altzarien, jantzien, etxean erabiltzeko jantzi eta tresna arrunten eta antzeko ondasunen txikizkako merkataritza.
- 657 Musika-tresnen eta haien osagarrien txikizkako merkataritza.
- 659 Txikizkako bestelako merkataritza.
- 662 Txikizkako merkataritza mistoa edo integratua.
- 971 Garbitegiak, tindategiak eta antzeko zerbitzuak.
- 972 Ile-apaindegiak eta edertasun-apaindegiak.
- 9731 Argazkigintza-zerbitzuak.
- 975 Markogintza-zerbitzuak.
NOLA TRUKATU BONUAK?
Kontsumitzaileen kasuan
Erosketa egiteko unean eskatu ahal izango dituzte bonuak. Erabiltzaileek hiru bonu izango dituzte, establezimendu bakar batean edo batzuetan kontsumitzeko. Bonu bakoitza gutxienez 30 euroko erosketa baten gainean erabiliko da, eta 10 euroko deskontua aplikatuko zaio.
Bonuen onuradun izateko baldintza bakarra izango da pertsona fisikoak izatea, hamasei urtetik gorakoak eta Euskal Autonomia Erkidegoan bizi direnak.
Saltokien kasuan
Saltokiek trukatuko dituzte bonuak. Horretarako, bezeroaren datuak kontuan hartu eta kanpainarako berariaz gaitutako aplikazio batean erregistratu beharko dituzte.
Eroslea identifikatzea funtsezkoa da; izan ere, bezero bakoitzak gehienez ere hiru bonu izango ditu kontsumitzeko truke-kanpaina abian dagoen aldi osoan. Hainbat dendatan trukatu daitekeenez, ezinbestekoa da identifikazio hori behar bezala egitea.