KONTRATATZEKO LAGUNTZAK

Euskal Enplegu Zerbitzuak Euskadiko lantokietan iraupen luzeko langabezian dauden 30 urtetik gorako pertsonak kontratatzeko 2021erako laguntzen deialdia ireki du.

KONTRATAZIORAKO LAGUNTZAK

2021eko apirilaren 14tik urriaren 29ra arteko epea.

Eskabidea telematikoki aurkeztu behar da esteka honetan.

Laguntza honetarako eskabideak aurkezten diren hurrenkeraren arabera aztertuko dira, eta diru-laguntzak deialdi honetan aurreikusitako betekizunak eta baldintzak betetzen dituzten guztiei emango zaizkie, hurrenkera berean, harik eta finantzaketarako funtsak agortu arte.

DIRUZ LAGUN DAITEKEEN EGITATEA

Gutxienez 6 hilabeteko iraupena duten kontratu mugagabeak eta aldi baterakoak, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera hasita, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lanpostuetan jarduteko.

ZEIN PERTSONA KONTRATA DAITEZKE?

Euskadin bizi diren 30 urteko edo gehiagoko pertsonei, baldin eta LANBIDEn enplegu-eskatzaile gisa izena emanda badaude kontratuaren dataren aurreko 540 egunetatik gutxienez 360 egunetan.

KONTRATU BAKOITZEKO DIRUZ LAGUNDUTAKO ZENBATEKOA

Kontratuaren iraupenaren eta kontratatutako pertsonak egindako titulazio akademikoaren edo ikasketen arabera zehaztuko da, taula honen arabera:

Titulazio akademikoa edo egindako ikasketak ≥ 6 < 12 hilabeteko kontratua ≥ 12 hilabeteko kontratua Kontratu mugagabea
Lizentziatura, Ingeniaritza, Arkitektura edo Unibertsitate Diplomatura, Ingeniaritza Teknikoa, Arkitektura Teknikoa edo Unibertsitate Gradua 4.250 € 11.320 € 14.150 €
Goi-mailako heziketa-zikloak (LHII) 3.670 € 9.720 € 12.150 €
Erdi-mailako heziketa-zikloak (LHI), Batxilergoa, oinarrizko lanbide-heziketa eta profesionaltasun-ziurtagiriak 2.800 € 7.480 € 9.350 €
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo ikasketarik gabea 2.100 € 5.600 € 7.000 €
  • Kontratatutako pertsona emakumea bada edo 45 urte baino gehiago baditu, zenbatekoak % 15 igoko dira.
  • Zenbatekoak % 10 igotzea, kontratatutako pertsonak Lanbiderekin prestakuntza amaitu badu eta kontratua mugagabea bada edo gutxienez 12 hilabeteko iraupena badu, eta lanaldia gutxienez % 70ekoa bada.

Diruz lagundutako gehieneko aldia:

  • 6 hilabete edo gehiago eta urtebete baino gutxiago irauten duten kontratuetan, ezingo da 6 hilabete baino luzeagoa izan.
  • Ezin izango du 12 hilabete baino gehiago iraun urtebeteko edo gehiagoko iraupena duten kontratuetan, mugagabeak edo aldi baterakoak izan, eta 2022ko urriaren 31n amaituko da.

KONTRATUAREN BETEKIZUNAK

Kontratazioak enplegu-sorrera garbia ekarri beharko du aurreko 6 hilabeteetako batez besteko langile guztiekiko.

ORDAINTZEKO MODUA

Lehenengo ordainketa, emandako diru-laguntzaren % 50, diru-laguntza ematen den unean, eta bigarren ordainketa, gainerako % 50a edo justifikazioaren ondoriozko zenbatekoa, diruz lagundutako aldia amaitu eta diru-laguntzaren xede diren jarduerak justifikatu ondoren.

LANBIDEREN KONTSULTA-TELEFONOA

Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

945 160 600
630 305 452

Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua:

945 160 601