JOERA-KOMERTZIALEN MISIOA
Eusko Ganberek Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Zuzendaritzarekin elkarlanean antolatutako merkataritza-prospekzioko bidaiak.
MERKATARITZA-JOEREN PROSPEKZIOA
Misio hauek sektore desberdinetako txikizkako merkataritzara soilik bideratuta daude, eta haien helburua da bertatik bertara ezagutzea hainbat kontzepturengatik berritzaileak diren joerak eta negozio-ereduak, etengabe eboluzionatzen ari diren kontsumo-modu eta -ohitura berrietara egokitzeko.
JOERA KOMERTZIALEN MISIO BIRTUALAREN ARRAKASTA
200 pertsona inguruk parte hartu zuten ‘foro’ horretan, eta, estatu mailan erreferentzia diren hamabi saltokiren esperientziaren bidez, merkataritza-joera berritzaileak eta negozio-eredu berriak ezagutarazi ziren.
Joan den 2021eko urtarrilaren 27an, lehenengo Merkataritza Joeren Misio Birtuala egin zen, Eusko Ganberek eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak antolatuta, 2007. urtetik aurrerako ekimen batekin jarraituz. Helburua zen euskal merkataritza erakustea eta sentsibilizatzea merkatu nazionaleko jardunbide egokiei eta esperientzia erreferenteei buruz, merkataritza-joera berritzaileak edo negozio-eredu berriak ezagutzeko eta ikasteko. Honen jarraian beste bi Merkataritza Joeren Misio Birtual egin dira.
JOERAK AZTERTZEA
CÁMARABILBAOk, Eusko Jaurlaritzarekin eta gainerako Euskal Merkataritza Ganberekin lankidetzan, aldian-aldian prospekzio-misioak antolatzen ditugu merkataritza-banaketaren sektoreko joerak eta negozio-ereduak bertatik bertara ezagutzeko.
Helburua da hainbat kontzepturengatik berritzaileak diren joerak hautematea, parte zaren txikizkako merkataritza etengabe eboluzionatzen ari den kontsumo-modu eta -ohitura berrietara egokitu ahal izateko.
MISIOEN HISTORIKOA
Azken urteotan, hainbat misio antolatu dira, eta horietan, saltokiek eta parte hartu duten beste erakunde batzuek joera komertzialak ezagutu ahal izan dituzte hiri hauetan:
- Kopenhage, Danimarka (2013).
- London, Erresuma Batua (2014).
- Amsterdam, Holanda (2015).
- New York eta Washington, Estatu Batuak (2016).
- Berlin, Alemania (2017).
- Emilia Romagna eskualdea, Italia (2018).
- Paris, Frantzia (2018).
- Kopenhage, Danimarka (2019).
- Kolonia eta Düssdeldorf, Alemania (2019).
- Online: Madril, Bartzelona eta Coruña, Espainia (2021).
- Online: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa (2021)
- Online: Malaga, Valentzia eta Zaragoza, Espainia (2021)