EUSKADI TURISMO SARIAK
Euskadiko turismo-politika gidatzen duten berrikuntza- eta jasangarritasun-helburuak eta turismo-sektoreko eragileen ibilbide profesionala lortzeko ekarpena publikoki aitortzeko.
EUSKADI TURISMO SARIAK
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak urtero arautzen eta deitzen ditu Euskal Turismoaren Sariak, Euskadiko turismo-politika gidatzen duten berrikuntza- eta iraunkortasun-helburuak lortzeko egindako ekarpena eta turismo-sektoreko eragileen ibilbide profesionala jendaurrean aitortzeko (2022ko irailaren 27ko Agindua. 2022ko irailaren 30eko EHAA).
KATEGORIAK
Hiru sari kategoria ezarri dira: Berrikuntza (bi sari), Turismo jasangarria eta Ibilbide profesionala. Hala, honako hauek sarituko dira: 2018. urtean hasitako turismo-esperientzia edo -proposamen berritzailea, kalitatezko produktu lehiakor eta berritzaile bat sortu duena; gizarte-, ingurumen- eta ekonomia-arloko ekimen arduratsu eta jasangarria, Sari horiek argitaratu aurreko 12 hilabeteetan garatua; lanbide-esperientzia luzea, eta Euskadiko turismo-garapenari egindako ekarpena.
Hauek dira onuradunak: mikroenpresak, ETEak eta horien sektore-elkarteak, turismo-zerbitzuak ematen dituztenak edo sektore horretan eragina dutenak, bai pertsona juridiko publikoak, bai fundazio pribatuak edo irabazi-asmorik gabeko elkarteak, turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko jarduerak egiten dituztenak, bai Euskadiko turismo-sektorean ibilbide profesional handia duten pertsona fisikoak.
Hautagaitzak pertsona fisiko edo juridikoak, interesdunak edo hirugarren batek aurkeztu ahal izango ditu. Bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dira, Eusko Jaurlaritzaren egoitza digitalean sartuta.