Home/Merkataritza eta turismoa/Turismoa/Laguntzak eta diru-laguntzak/Turismo-enpresen ekintzailetzarako eta lehiakortasunaren hobekuntzarako laguntzak

TURISMO-ENPRESEN EKINTZAILETZARAKO ETA LEHIAKORTASUNAREN HOBEKUNTZARAKO LAGUNTZAK – EMET 2023

Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoan negozio turistiko berriak sortzen laguntzea du helburu, tokiko garapena bultzatzeko eta euskal enpresa turistikoen lehiakortasuna hobetzeko. Horretarako, berrikuntza teknologikoa, turismo-eskaintza hobetu eta optimizatzea eta/edo turismo seguru, iraunkor, arduratsu eta irisgarri baterantz egokitzea bultzatzen du.

TURISMO-ENPRESEN EKINTZAILETZARAKO ETA LEHIAKORTASUNAREN HOBEKUNTZARAKO LAGUNTZAK – EMET 2023

Epea zabalik 2023ko maiatzaren 5era arte.

Eskabidea telematikoki aurkeztu behar da esteka honetan.

ONURADUNAK

Pertsona fisiko eta juridikoak, bai eta ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak ere, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan turismo-jardueran aritzeko legez eska daitezkeen baldintzak betetzen badituzte, eta tipologia hauetako batean sartzen badira:

  • Ostatu-enpresa turistikoak.
  • Bitartekaritzako turismo-enpresak.
  • Jatetxe-arloko enpresak.
  • Turismo-garraioko enpresak.
  • Turismo aktiboko enpresak.
  • Kongresuen Antolatzaile Profesionalak (OPC).
  • Turismo-gidak.
  • Autokarabanentzako harrera-eremu berezien titularrak

1. LERROA: EKINTZAILETZARAKO LAGUNTZAK TURISMO-NEGOZIO BERRIAK SORTZEKO

Ildo honetan parte hartu ahal izango dute Aginduaren I. eranskinean garatzen diren negozioek (2023ko urtarrilaren 1etik aurrera eta 2024ko urtarrilaren 13a baino lehen EJZ/REATEn alta emandako enpresak).

DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN GASTUAK

  • Eraketa-gastuak: erregistroa, notaritza, proiektu teknikoak.
  • Laguntzaren xede den turismo-jarduera garatzen den negozio-lokalaren errentamendua.
  • Abiarazte-gastuak.
  • Turismo-negozioa sortzeko, abian jartzeko eta hazteko beharrezkoak diren aktibo finkoetako inbertsioak:
    • Instalazioak egokitzeko obrak.
    • Altzariak eta ekipamendua erostea.
    • Ekipamendu informatikoa eskuratzea eta soluzio teknologikoak ezartzea.
    • Garraio-elementuak erostea, enpresakoak izan ezik, betiere diruz lagundutako jarduera horietan garatzen bada edo horiek garatzeko ezinbestekoak badira.

LAGUNTZEN ZENBATEKOA

  • Onartutako gutxieneko gastua: 10.000 euro.
  • Gehieneko diru-laguntza: 18.000 €arte diruz lagun daitekeen gastuaren % 40.

2. LERROA: TURISMO-ENPRESEN LEHIAKORTASUNA HOBETZEA

Lerro honen helburua da turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea, honako hauen bidez: berrikuntza teknologikoari laguntzea, turismo-eskaintza hobetzea eta optimizatzea, eta turismo-eskaintza hori turismo seguru, jasangarri, arduratsu eta irisgarri baterantz egokitzea. Ildo horretan sartu ahal izango dira Aginduaren II. eranskinean garatzen diren ezaugarriak dituzten negozioak (laguntza eskatzen duten negozioan edo establezimenduan 2023ko urtarrilaren 1a baino lehen EJZ/REATEn alta emandako enpresak).

DIRUZ LAGUN DAITEZKEEN GASTUAK

  • Turismo-enpresen eta -zerbitzuen berrikuntza, soluzio teknologikoen bitartez.
    • Negozioaren kudeaketaren digitalizazioan aurrera egiteko soluzio teknologikoak ezartzea.
    • Berrikuntza sustatzea negozio-prozesuetan eta I+G+B jarduerak garatzea.
    • Establezimenduan kudeaketa adimenduneko sistemak (domotika) eta beste teknologia batzuk txertatzea, birusen eta bakterioen hedapena saihesteko eta establezimenduaren segurtasuna areagotzeko.
    • Haririk gabeko konektibitatea turismo-ostatuetan.
  • Enpresen turismo-eskaintza hobetzea eta optimizatzea.
    • Turismo produktuen eta/edo zerbitzuen eskaintza sortzea.
    • Instalazioak eta ekipamendua hobetzea jateetxetan  edo turismo-ostatuetan.
  • Eskaintza turismo segurura, jasangarrira, arduratsura eta eskuragarrira bideratzea.
    • Turismo-jarduerak ingurunean inpaktu txikiagoa izatea.
    • Irisgarritasuna errazteko berariaz garatutako teknologiak txertatzea.

LAGUNTZEN ZENBATEKOA

  • Onartutako gutxieneko gastua: 10.000 euro.
  • Diruz lagun daitekeen gastuaren % 30eko gehieneko diru-laguntza, 15.000 €-raino.

LAGUNTZA-PROGRAMARI BURUZ INDARREAN DAGOEN ARAUDIA