Bilboko Ganberak Bizkaiko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu berritzaileak aintzatetsi ditu Retail Digital Sarien bosgarren edizioan

Saritutako hautagaitzak retaileko, mundu digitaleko eta erakusleiho-apainketako profesionalek osatutako epaimahaiari eta publikoaren botoari esker aukeratu dita jasotako 335 hautagaitzen artean.

Premios Retail Digital Sariak 2024

Retail Digital Sarien bosgarren edizioko sarituak eta finalistak.

10 January, 2025|Kategoriak: Retail|

Cámarabilbao

Euskalduna Jauregiak hartu du Retail Digital Sarien kategoria ezberdinak banatzeko ekitaldia, Bizkaiko merkataritzak, ostalaritzak eta zerbitzuek berrikuntzaren eta digitalizazioaren bidean egiten duten lana aitortzeko Bilboko Merkataritza Ganberaren ekimena.

Retail, mundu digital eta erakusleiho-apainketako profesionalek osatzen duten epaimahaiak zazpi kategoriatan aurkeztu diren 335 hautagaitzak baloratu ditu, eta 21 establezimendu finalista hautatu ditu. Horietatik, bosgarren edizio honetako proposamen irabazleak izendatu ditu:

  • Webgune korporatibo onenaren kategorian, Bilboko Astarloa. Libros, arte y antigüedades izan da hautagaitza irabazlea. La pimienta dorada eta La absurda zurda izan dira kategoria honetako finalistak.
  • Merkataritza elektronikoko webgune onenaren kategorian, Bilboko Petite Siesta izan da saritutako negozioa, La Manducateca eta Artesanos BioEcoBlu Terai proposamenak izan direla finalistak.
  • Sare sozialen hobekien erabiltzen duen kategorian saria irabazi du Bilboko La Manducateca izan da. Astarloa. Libros, arte y antigüedades eta Patxes Pastelería izan dira finalistak. Epaimahaiak aipamen berezia egin dio Ruiz de Ocenda-ri, bere konpromiso soziala dela eta.
  • Galdakaoko Koala Baby izan da Retail osatuenaren kategoriako sariduna. La Manducateca eta La pimienta dorada izan dira proposamen finalistak.
  • Establezimendu jasangarri onenaren saria eman diote Gernikako Kikaren Munduan ekimenari. Kategoria honetako finalistak Con Eco eta La pimienta dorada izan dira.
  • Merkataritza-gune berritzaileenaren kategorian, Muxikako Khaleko izan da saritutako saltokia. Jappy Gallery eta Sopa de Sapo izan dira finalistak.
  • Epaimahaiak Erakusleihorik Onena kategorian saritutako hautagaitza Gernikako Mai Piu moda-denda izan da. Beste bi finalistak Getxoko Mimarte.Shop eta Erandioko Perfumería Garbi izan dira.

Era berean, Ermuko Akerlei Centro de Formación Bizkaiko Erakusleiho Onenaren Publikoaren Saria eman zaio, lehiaketaren web orriaren bidez boto gehien lortu dituena. Bilboko Studio Fotográfico NKN eta Hotel Gran Bilbao-ren proposamenek, biak Bilbokoak, osatu dute podiuma. Era berean, El Corte Ingléseko bost opari-txartel, bakoitzak 100 euroko balioarekin, banatu dira, herri-bozketan parte hartu zutenen artean zozkatua.

Retail Digital Sariak banatzeko ekitaldiaren buru José Ignacio Zudaire Bilboko Merkataritza Ganberako presidentea izan da, eta ekitaldian izan dira, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua, Javier Hurtado; Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde Lehiakortasuneko eta Kanpo Sustapenerako zuzendari nagusia, Cristina Múgica, eta Bilboko Udaleko Ekonomia Garapeneko, Merkataritza, Turismo eta Enplegu zinegotzia, Kontxi Claver.

Bertan izan dira, halaber, Juanma Bilbao Kutxabankeko Bizkaiko Sareko zuzendaria; Eduardo Lobato Iberdrolako Iparraldeko merkataritza-ordezkaria; Iñigo Gutiérrez Cafés Baquéko Marketin & Retail eta Kafe-eskolaren zuzendaria; Carmelo Lezana Euskadiko El Corte Ingléseko Komunikazio eta Harreman Instituzionaletako zuzendaria; Amaia Ruiz El Correoko Bizkaiko merkataritza-zuzendaria; Maider Zalduondo Bizkaiko Txakolinako presidenteordea; eta José Antonio Yela Bilboko Merkataritza Ganberako Merkataritza, Ostalaritza eta Irudi Pertsonaleko Batzordeko presidentea.

335 hautagaitza

Retail Digital Sarien bosgarren edizio honetan, 335 hautagaitza aurkeztu dira kategoria hauetan: Bizkaiko erakusleihorik onena (125); Retail osatuena (25); Espazio komertzial berritzaileena (27); Merkataritza elektronikoko web onena (44); Web korporatibo onena (37); Establezimendu jasangarriena (19) eta Sare sozialen erabilera onena (58). Horrekin, beste behin ere, Bizkaiko saltokiek, ostalaritzak eta zerbitzuek hobetzeko, berritzeko eta bezeroari zerbitzua emateko duten konpromisoa argi agertzen da.

Retail Digital Sariak Bilboko Merkataritza Ganberak antolatzen ditu, Bizkaiko saltokiak Lurraldeko merkataritza-kultura aldatzeko egiten ari diren lana aitortzeko, digitalizaziorantz, energia eraginkortasunerantz eta berrikuntzarantz aurrera eginez, bezeroei ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzen jarraitzeko eta merkatu global gero eta lehiakorrago batean haien erakargarritasuna mantentzeko.

Sari hauen babesle dira Kutxabank, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen Saila, Bilboko Udala, Iberdrola, El Corte Inglés, Cafés Baqué eta El Correo, eta Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzailearen laguntza ere badute.

Egin klik irudien gainean, handitzeko.

Related Posts