Bizkaiko irudi pertsonaleko enpresek profesionaltasunaren eta zerbitzu-kalitatearen aldeko apustua berritu dute
25 establezimenduk berritu dute Irudi Pertsonaleko Arau Profesionala betetzen dutela egiaztatzen duen agiria, astelehen honetan Cámarabilbaon egindako ekitaldi batean.
Cámarabilbao
Bizkaiko hogeita bost ile-apaindegi eta estetika establezimenduk Irudi Pertsonaleko Arau Profesionala betetzen dutela egiaztatzen duen agiria berritu zuten astelehen honetan. Arau hori Estatuan aitzindaria da eta 2010ean egin zuten sektoreko elkarte profesionalek, BIPek (Bizkaiko Irudi Pertsonaleko Enpresen elkartea) eta IPBk (Bizkaiko Irudi Pertsonaleko elkartea), Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Ganberaren laguntzarekin.
Ziurtagiriak emateko ekitaldian, José Ángel Corres Cámarabilbaoko presidenteak, Izaskun Artetxe Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Departamentuko idazkari teknikoak, Cristina Oñate Bizkaiko Irudi Pertsonaleko Enpresen elkarteko presidenteak eta Manuel Perales Bizkaiko Irudi Pertsonaleko elkarteko Ohorezko presidenteak hartu zuten parte.
Bere hitzaldian, José Ángel Corresek berriro adierazi nahi izan zuen Cámarabilbao prest dagoela “Arau Profesionala ezartzeko prozesuan elkarlanean jarraitzeko, enpresen, oro har, eta sektore horren, bereziki, lehiakortasuna hobetzen lagunduko duten tresnak babesteko konpromisoarekin”. Ildo horretatik, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailarekin eta BIPE eta IPB elkarteekin izandako lankidetza nabarmendu du, eta eskerrak eman dizkie “ekimen honetan eta Cámarabilbaon jarritako konfiantzagatik”.
Profesionaltasunaren eta kalitatearen aldeko apustua
Kalitate Araua hiru urtean behin berritzen da. Arauak aintzatespen berezia merezi du, enpresa horiek eta beren establezimenduek profesionaltasunaren, artearen eta zerbitzuaren kalitatearen alde egiten duten apustua eta inplikazioa erakusten baitu, jaso duten Bereizgarriak adierazten duen bezala.
Ziurtagiriak berritu duten establezimenduak izan dira: Alicia Algara, Centro de Estética Maribel, Centro de Estética Resu Kare, Claudia Estética I, Estética Silvia Merino, Estetika Ederki, Hidra Estética y Bienestar, Instituto de Belleza Edergintza, Jean Louis David, La Peluquería, Lda Estética, Lima’s, Lola Vaamonde, Luzea Beauty, Osane Peluquería, Peluquería Ana, Peluquería Elvira Santutxu, Peluquería Loann, Peluquería Nueva Imagen, Qs-Stylists, Salon + Elïtz, Salón Ana Pedron, Salón Petit, Tea Peluqueros y Urcelay Peluquería
Bereizgarriak Irudi Pertsonaleko Arau Profesionala orain arte ezarri eta berritu duten Bizkaiko 85 establezimendu identifikatzen ditu. 24 udalerritan kokatuta daude: Abanto Zierbena, Amorebieta-Etxano, Barakaldo, Basauri, Bilbo, Derio, Erandio, Ermua, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Leioa, Lemoa, Matiena-Abadiño, Mungia, Ondarroa, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sondika, Sopela, Ugao, Urduliz eta Usansolo.
Sektorearen hobekuntzarako Araua
Kalitate Arauak irudi pertsonaleko enpresei balioa ematen dio. Sektoreak gero eta garrantzi handiagoa du erabiltzailearen irudia zaintzeko. Irudi pertsonaleko enpresen kopurua, Bizkaian, 3.000 baino gehiago da; horietatik 2.000 baino gehixeago ile-apaindegiei dagozkie eta 921 estetikako zentroei
Bizkaiko Irudi Pertsonaleko Arauak enpresa-kudeaketaren profesionaltasuna, artisau-profesionalen artea eta egiten jakitea, eta erabiltzaileari eskaintzen zaion zerbitzuaren kalitatea, bere irudi eta zaintza pertsonalagatik kezkaturik dagoena ditu oinarri.
Kalitate arau honen erabilerak ziurtagiridun enpresarentzako Balioen Dekalogoan islatzen direla gogoratu behar da. Dekalogo hori sektorea ordezkatzen duten Bizkaiko elkarteek idatzi dute. Besteak beste, hauek nabarmendu nahi ditugu: Sektorearen profesionalizazioa, Zerbitzuaren kalitatearen bermea, Arreta pertsonalizatua, Langileen etengabeko prestakuntza, Enpresaren kudeaketa hobetzea, ingurumenaren kudeaketa barne, eta Etengabeko berrikuntzarantz bideratzea.