Lehiakortasun Jasangarria Sarietarako hautagaiak aurkezteko epea ireki du BBK ESG Hub Cámarabilbaok
Sarien lehen edizioak Bizkaiko ETEak sarituko ditu ingurumen-berrikuntzaren, gizarte-berrikuntza iraunkorraren eta ESG irizpideak hobekien integratu dituenaren arloetan.
Cámarabilbao
Lurraldearen ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-garapenarekin konprometitutako enpresa eta erakundeen ahalegina aintzatesteko, BBK ESG Hub Cámarabilbaok –BBK Banku Fundazioaren eta Bilboko Merkataritza Ganberaren ekimena, Petronorrekin lankidetzan- BBK ESG Hub Cámarabilbao Sarien lehen edizioa deitu du.
Egoitza soziala Bizkaian duten edo jarduera nagusia Lurralde honetan duten enpresa guztientzat zabalik dago deialdi hau. Hautagaitzak esghub.eus web ofizialean gaitutako formularioaren bidez aurkeztu behar dira, azaroaren 21etik aurrera. Hautagaiak aurkezteko epea 2024ko abenduaren 19an amaituko da, 00:00etan.
Enpresa parte-hartzaileek hiru kategoria hauetako sari bat lortzeko aukera izango dute:
- Ingurumen-berrikuntza saria: ekimen propio eta berritzaileen bidez ingurumena zaintzeari eta deskarbonizazioari arreta berezia eskaintzen dieten erakundeak.
- Berrikuntza sozial jasangarria saria: ekimen propioen bidez alderdi sozialetan lan egiten duten erakundeak.
- ESG irizpideak hobekien integratzen dituen ETE saria: ETEak, kudeaketa-ereduan jarduera etikoak, ingurumenekoak eta sozialak ezartzeari garrantzi berezia emanez.
Enpresa-, gizarte- eta jasangarritasun-arloetako pertsona ospetsuek osatutako epaimahai profesional batek aukeratuko ditu kategoria bakoitzeko enpresa irabazleak.
Sariak emateko ekitaldia 2025eko martxoaren 10ean, asteartean, izango da, BBK Aretoan (Kale Nagusia 19-21, Bilbo). Ekitaldian, besteak beste, Bilboko Merkataritza Ganberako presidente José Ignacio Zudairek eta BBK Fundazioko presidente exekutibo Xabier Sagredok hartuko dute parte.
BBK ESG Hub Cámarabilbao 2024 sarietarako zure hautagaitza bidal dezakezu formularioa betez hemen. Gainera, deialdiaren oinarriak kontsultatu ahal izango dituzu hemen sartuta.